kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Arrotz eta eder / Pako Aristi / Susa, 2016

Berez-berez Igor Estankona / Argia, 2016-06-05

Urari ostutako poemak (Susa, 2014) izan bazen intelektualizazioak utzi eta bihotza hunkitzen duen poesia filosofikoa, eta orientalismo fin bat jariatzen bazuten hango hausnarketa zenbaitek, Arrotz eta eder (Susa, 2016) honetan Pako Aristik lotzen du unibertsoaren ezin besarkatua eguneroko jarrera sinple baina funtsean ausart batekin: “Noiz izan gara ederrago/ gaur garena baino?/ Elurraren sein, taosaren haurride,/ laket bizi nahiaren adiskide/ euriaren hitz guztien maitale,/ naizena izatearen izua/ gainditu ondoren”.

Kartzelarik handiena gure buruaz daukagun irudia da maiz.

Lotsa eta tabua gainditzen dituenak, ostera, hark dauka heriotzaren giltza: betierekoa izango da bere arima, ez baitio ardura euria den edo oskarbi, biak eskertzen ditu esfortzurik gabe.

Gorrotatzaileari gorrotatzen uzten diona, hark dauka gatazkaren giltza: ezin da bere egoa higatu, ez dauka-eta.

Horregatik dauka Aristik liburu honetan hitzarekin obsesio hori, sasijakintsuaren diskurtsoa barik esperientziaren apaltasuna transmititzeko. Horregatik hautatu du Aristik liburu honetarako erritmo bat mantra baten antzekoa, korronte bat dena zeharkatzen duena, ohore egiten diona edertasunari eta bakeari.

Gaur egon naiz banku batean eserita eguzki zuri batekin eta hodei-beroarekin Arrotz eta eder irakurtzen eta begitandu zait liburu sakratu horietako bat dela. Kalifikazioak kalte egingo dio beharbada esan gura dudanari, baina liburu hau edukia baino harago doala deritzot, botere antzeko bat dauka, eta botere hori ez da oinarritzen hizkuntzaren eta irudien xahuketan, baizik eta onarpenean eta biluztasunean: “Hasi eta buka,/ loratu eta zimeldu,/ eta bitartean bizitzera/ eman zaigun aldia/ gozatzea besterik ez da/ gorputzaren jakinduria” edo “Aski dut goizeko/ zure lehen pentsamendua/ eta gaueko maite zaitut/ isil bat,/ arku horren koordenadetan/ eroso eseri,/ orekari bi korapilo egin/ eta bizitza hau/ —beti egin dudan gisan—/ firin-faran igarotzeko/ zu gabe” edo azkenik “oinarrizkoak diren/ ideia arruntak:/ ez hartzea dena hain serio”.

Aristik sentitzen duena sentitu izan dugu guztiok noiz edo noiz, diferentzia batekin: berak ezagutzen du bihotzaren mintzoa, bat bakarra den unibertsoak hitz egiten duen hori. Eta zuk ere bai, irakurle. Presente zaudenean, liburu on bat eskuetan, egia dioena. Arrotz eta eder ez duzu ulertu behar sikiera, bakarrik gozatu: berez-berez da.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak