« Canon-aren obturadorea sakatuta geratu zitzaion eskritorea | Egunerokotasun zatikatuaren zirriborroa »
Zu / Anjel Lertxundi / Erein, 2015
Gaixotasunaren erdigunetik Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-06-04
Anjel Lertxundik argitara eman duen azken liburua sailkatzen zaila da, “Zu” izenburuko idazlan hau kronika, dietario, egunkari edo saiakeratzat har baitaiteke. Arrazoi praktikoengatik narrazioa edo nobela deituko dut. Horrela bada, narrazio honetan idazlearekin parekatu daitekeen narratzaile batek emazteari pankreako minbizia diagnostikatu diotela-eta erabaki du denbora errealean gaixotasunaren bilakaeraren kontaketa egitea. Hau da, narratzaile-idazleak narrazioari hasiera ematen dionean, ez daki zein izango den gaixotasunaren bilakaera, eta momentuan momentuko inpresioak azaltzen ditu. Narratzaileak batzuetan lehenengo pertsona erabiltzen du kontaketan, bestetan hirugarren pertsona, eta emaztea Zu da, baina beti izen berezia izango balitz bezala erabilita. Idazleak emaztearen gaixotasunaren aurrean bere burua gordintasun osoz biluzten du. Pertsonaien gorabeherak kontatzen dira (medikuengana egiten diren bisitak, emazteak pasatu behar dituen probak…) baina harantzago doa nobela deitu dudan idazlan hau. Honelako egoerak inguruan dauden guztiak berkokatzera behartzen ditu, eta halaxe gertatzen da idazle-narratzailearekin. Gaixotasuna hausnarketarako abiapuntu bihurtzen da, hausnarketa hau alor guztietara hedatzen delarik. Izan ere, sufrimenduaren izaeraz eta balioaz galderak planteatzera eramaten du idazlea, eta alor honetan transzendentziaren bat bilatzen duen pertsona moduan aurkezten zaigu, edozein delarik ere bizitzak zentzuren bat izan behar baitu ezinbestez. Literaturaz ere hausnarrean ikusten dugu idazlea, mundua literaturaren bidez bazik pentsatu ezina balitz bezala. Eta humanismoa. Humanismoak alderik alde zeharkatzen du nobela hau, eta hori dela-eta, medikuntzaren teknifikazioaren alderdi txarra, gaixoa ahaztera daraman despertsonalizazioa, kritikatzen du. Liburuak askotan irakurlearen enpatia erakartzen du, ezinezkoa baita halako gorabeheretatik pasatzen duten pertsonengandik hurbil ez sentitzea. Gaixotasunaren erdigunetik egindako bizitzaren aldeko aldarria da idazlan hunkigarri hau, eta baita maitasun deklarazioa ere.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui