« Modernismoaren faroa | La France? No future! »
Laranja bat zaborretan / Patxi Zubizarreta / Elkar, 2015
Ametsak laranja bat zaborretan dira Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2016-05-08
“Gure bizitza amestu baino gehiago, gure ametsei bizia ematen saiatu behar gaituk, gure ametsak bizitzen” (Laranja bat zaborretan, 99. orrialdean). Esaldi hau ekarri nahi izan dut, ederra izateaz gainera, ongi laburtzen duelako Patxi Zubizarretaren azkeneko eleberria, Laranja bat zaborretan (Elkar, 2015).
Tituluarekin bat eginez, hastapeneko para-testu gisa, Ibrahim jauna eta Koranaren loreak pelikularen aipu bat topatzen dugu, eremu pobre edo aberats batean ote gauden jakiteko zakarrontziak begiratzea besterik ez dugula dioena.
Ametsaz, laranjaz eta zaborraz ari garela, Karabino izeneko mutila izanen dugu hiruen arteko lotura elementua eta eleberriko protagonista. Bera bezalako pertsona batek bakarrik amestu dezake zaborretan laranja bat topatzearen luxuarekin.
Zubizarretak Kairo Zaharreko Mukattam hirira eramaten gaitu, “asto batek asfaltoan kraskatutako intxaur bat bezalako auzunera” (9. orrialdean) edo, bestela esanda, Zabalin esaten zaien kristau koptoen komunitatera, Karabino eta bere familiarena hain zuzen ere. Kairoko zaborra biltzeaz arduratzen dira zabalin deiturikoak, “jainkoaren oparia den hori” (12. orrialdean) biziraupen iturri bakarra dutelako. Determinazioa agintari den —“Zabalin jaio gintuan eta zabalin hilko gaituk”— eta esperantzarik ez dagoen —“gu zorri izateko jaio gintuan”— giro honetan hala ere, Karabinok amets bat dauka: Mukattametik Kairo Berrira alde egitea. Karabinok, gainerakoek ez duten gaitasun bat duelako barre egiten diote bere lagunek eta zenbaitetan jo ere, ameslaritzat dutelako. Liburuaren lehen partean bere haurtzarotik orain arteko ametsez dihardu besteak beste. Bere amets errepikakor horietako baten ondoren, Al-Qaraban Hildakoen Hirira joatea erabakitzen du eta bertan ezagutuko du Nagib ipuin kontalari itsua.
Pertsonaia honek, Jakoben hamaikagarren semea Joseren istorioa txertatzen du eleberria ahozko tradizioari lotuz. Nagib itsuaren ipuin bakoitzaren amaieran irakurleak QR kodeak topatuko ditu, nahi izan ezkero, kondairak ahots biziz entzun ahal izateko. Esperientzia guztiz gomendagarria.
Eleberri honen berezitasuna tradizio desberdinen (idatzia eta ahozkoa) lotura eta arteen arteko hibridismoa da. Zubizarretaren idazkerak, Mintxo Cemillánen ilustrazioekin lagundurik, sinbologia ezin aberatsagoa eratzen dute, Karabinoren ametsen mundua hitzez eta irudiz eskaintzen duena.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez