« Etorkizunik ez | Folletin proustiarra »
Alde erantzira nabil / Ekhine Eizagirre / Susa, 2016
Erresistentzia-poesia Javier Rojo / El Correo, 2016-04-16
Ekhine Eizagirreren izena literaturarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik agertu izan da berri-paperetan. Oraingoan, ostera, poema liburu bat argitaratzeagatik azaltzen zaigu. Liburuak “Alde erantzira nabil” du izenburua, eta nolabait kalifikatu beharko balitz idazlan hau, esan liteke erresistentziaren poesiaren barruan kokatzen dela. Izan ere, idazlea kartzelan dago eta hori nabaria da liburu honetan agertzen diren hainbat testutan. Lehenengo eta behin, askatasunari buruzko aldarrikapen moduan ulertu daiteke eta ematen du gai hori dela liburuaren ardatz nagusia. Preso dagoen pertsona batek desiratzen duen askatasuna da poema askotan adierazten dena, jakina, baina askatasun zentzu hori bizitzaren beste alderdi batzuetara ere lerratzen da, horri lotuta sexu askatasuna eta sentimendu askatasuna ere agertzen baitira poema horietan zehar. Alde honetatik begiratuta, sexuaz egiten diren aipamen esplizituek berebiziko garrantzia dute. Aipamen horiek nolabaiteko askapen moduan ulertzeaz gain, beste era sakonago batez ere uler daitezke: poema hauetan emakumezkoaren gorputzari buruz egiten diren erreferentzia horiek guztiek markatzen dute emakumezkoaren beraren tokia, objektu izatetik subjektu izatera igarotzea errepresentatzen baitute. Izan ere, feminismoaren aldarrikapena ere bada. Gizarteak emakumeari hainbat urtetan utzi dion paperarekin ados egon ez eta bere subjektutasuna azpimarratzen da poema hauetan. Edukiaren aldetik bi osagai horiek dirudite garrantzitsuenak. Formaren aldetik esan daiteke poesia zuzena dela baina, hala ere, badago behin eta berriro agertzen den baliabide erretorikoa, poemen erritmoa markatzen duena: aliterazioa. Hoskidetasunean oinarritzen diren poemak baitira bertakoak, hitzen soinuei garrantzia handia ematen dietenak. Eta hitzen soinuek markatzen dute poemen alderdi kontzeptualaren garapena, hitzetan agertzen diren hotsak antzekoak badira hitz horien bidez adierazten diren ideiek ere erlazioren bat izan behar baitute, izena eta izana elkartuz.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez