« Kritika txar baten posibilitatea | Nahikoa diferentea »
Kearen fiordoa / Iñaki Petxarroman / Elkar, 2015
Nobela historikoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-02-27
Iaz berri bitxia irakurri genuen egunkarietan: azkenean XVII. mendetik Islandian indarrean zegoen lege bat bertan behera utzia zuten, lege horren arabera Islandiako biztanleek bertaratzen ziren euskaldunak hil zitzaketen. Lege horren atzean balearen bila zihoazen euskaldun batzuei gertatutakoa ezkutatzen zen. Izan ere, urte askoan euskaldunak Islandiaren inguruko uretara bertaratu ahal izan ziren baleen atzetik arazorik gabe. Baina egoera XVII. mendearen hasiera hartan aldatu zen. Historia honetan oinarrituta Iñaki Petxarromanek “Kearen fiordoa” idatzi du. Idazleak nobela historikoetan ohikoak diren baliabideak erabili ditu. Alde batetik, historiari esker jakin ditzakegun datuak erabiltzen ditu, Islandiara joan ziren euskaldun haien gorabeherak plazaratzeko. Alde honetatik, idazleak kazetaritzan eskarmentua duela erakutsi du eta nahiko kronika interesgarria lortu duela iruditu zait. Honez gainera, historiari dagozkion datuak osatzeko Petxarromanek euskaldun baten eta Islandiako neska baten arteko amodiozko istorioa txertatu du. Eta batasuna bilatu nahirik, historia eta istorioa bata bestearen eraginpean jarri ditu. Planteamendu moduan, beraz, nobela historikoetan egin ohi dena errepikatu du. Kontua da nobela historikoak egiteko prozedura honek ia berrehun urte bete dituela. Nobela historikoan bi alor nahasten dira, historikoa eta nobeleskoa, eta elkartze hau kontuz egin ezean, alde batetik zein bestetik huts egin dezake idazlanak. Kasu honetan liburua kronika historikoa den aldetik informazio ugari ematen du idazleak, baina batzuetan datu historiko horiek eskaintzerakoan nobela idazten ari dela ahaztu duela ematen du. Eta arazoa ez da idazlea ez dela trebea. Arazoa, nire ustez, planteamendu orokorrean dago: nobela idazterakoan idazleak nobela genero honetan egon daitekeen diskurtsorik tradizionalena hautatu du eta kronistaren alderdia nabarmendu. Eta alde honetatik begiratuta, hautaketa alderdi nobeleskoaren kaltetan egin da, azken honek kronika historikoa idazteko aitzakia baino ez baitirudi.
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia
Aiora Sampedro
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Aiora Sampedro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza