« Zalaparta isila | Larrepetit »
Larunbatak / Jon Arretxe / Elkar, 2001
Zakur baten perspektibak Lutxo Fdez. Aya Riba / Ostiela!, 2002-09
Poteoa, bizitza bujamie, neskagura, berdoxkeriak eta txiste errazak… horra hor hogeitamar neguak atzean utzirik tabernetako girotik aldendu ezin diren pizti urbaniten asteondarretako panorama. Hori eta futbola, enkargatu kabroiaren itzal madarikatua, saldoko soldata, alokatutako pisuaren itokinak eta neskalagunarekin muturrak saltsan gauero…
Soluzioa irtenbide eta irtenbide ihesbide, azkenean garagardoa, zigarreta eta jarduna pranko, bostak? Bostak kuanto! Kasuen la ospera. Etxera erretiro! Eta tartean Txo zakurra, lekuko mutua eta gizakion kontrapuntua, bipedo arrazional txoropitoen kontura farre eginez (“Gu omen gaituk azkarrak” zioen gure osaba Beltzak).
Eta bueno, gutaz errukiturik une goxoak ere eskaintzen dizkigute gure ametsetako printsesa pertxentek, ttanttoka, hori bai, oldarraldiak ez baitira onak segun eta ze momentutan. Eta esperantza bihotzeko arantza, badugu bai inozoen antza, jan-da-lo palante va la panza. Eta ile urdinak, ximurrak, kiste sebazeoak, protesiak, bista nekatua…
Baina tira! Depreak abailduta begirada jaisten duzunean sukaldeko baldosen hotzikararekin topo egin beharrean Txo aurkitzen duzu. Eta bai, psikoanalista mesfidati baten begiak ditu, zorrotzak, sakonak, ilunak, basati samarrak… baina azken finean berak entenditzen zaitu, etsipen kaninoa izango ote da? Edo intelijentzia intzisiboa? Dena dela, kalegorrian geratzeko beldurrik ez du Txok, eta bizitza erosoa (bipedoen alboan) eta bizitza bujamie uztartzeko erabakia ere aspaldian hartua du.
Azken finean homo sapiens diren arren, bi oin baino ez dituzte, ganbarako argia nahiko makala eta usaina hartzerako erbia urruti. Hauekin zeukeat nik harria!
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi