kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Beltzuria / Ixiar Rozas / Pamiela, 2014

Ahotsa ahoratuz Amaia Alvarez Uria / Argia, 2015-10-04

Hari gorri desberdinak erabili ditu Rozasek ohiko moldeetatik ihesi lan esperimental hau ehuntzeko. Irakurlearekin, intermitenteki, solasean aritu da, idazketa eta irakurketa prozesua partekatuz. Hortaz, elkarrekin egingo duzue bidea, plazer baduzue, Beltzuria liburuan.

Ahotsari buruzko gogoeta egiten du bertan idazleak. Hitzarekin batera doan osagai fisikoari erreparatu nahi dio, gorputza eta mugimendua direnak azpimarratu nahi ditu, pertsona bakoitzaren ezaugarri propioari arreta eskaini, bakantasun horren gainean fokua ezarri, eta beste pertsona, gorputz eta ahotsekin duen hartu-emana aztertu. Hori behar duen arnasa emanez eta dagokion espazioa eskainiz egin nahi du. Ohi ez dugun bezala.

Hitzetatik, esanahietatik, literaturatik harago joan nahi du lan honekin. Letrak irudiekin eta haragiarekin kontaktuan jarri nahi ditu, elkar ukituz, ideiak mamituz. Horren adibide ditugu liburu honen azala eta kontrazala, egituraketa, maketazioa. Letrekin batera letren kokapena eta itxura dauzkagu, kolore zuria eta beltzaren arteko konbinazioak, puntu jarraien presentzia absentziak irudikatzeko, eta puntuok osatutako lerroak elkarrekin dantzan.

Zentzumen guztiekin irakurtzeko gonbitea egiten digu egileak. Begiradaren laguntzaz irakurtzeaz gain hitz batzuk ahoz gora irakurriko ditugu tarteka, irudi eta oroitzapen batzuekin itsasoa eta basoa entzun eta usainduko ditugu, eta orriak pasatzean, oharrak irakurtzera joatean, aurreko atal batera bueltatzean edota liburua utzi eta berriro hartzean, eskuekin ere parte hartuko dugu bidaia honetan.

Beste hari gorri nagusi bat memoriaren zuloak dira. Falta diren gauzen bila dabil testuko ahots gidaria. Desagertutako hitzen eta ahotsen atzetik orriotan zehar. Poesia eta performatibitatearen laguntzaz ehizan doa, zenbait hitz, irudi eta oroimen berreskuratuz. Kartografia afektibo bat osatzen du bere Xamuio aitatxi eta Lina amatxiren arrastoen bila: “Orainari biziraupen aukera bat ematen saiatzeko” ahaleginean.

Hauskortasuna eta indarra topatzen ditu ahotsean, eta isiltasunean. Hildakoen eta bizidunen arteko harremanaz ari da, errealitatea memoria eta ametsekin zelan osatzen dugun erakutsiz, gorputzeko ertzetan itsatsita geratzen diren irudien ziztadak bilduz eta elkarrekin josiz.

Beltzuria hitza erreskatatu du Rozasek lan honetan, gorputza garela gogoratu eta azpimarratu, ahotsaren berezitasunak agerian utzi espazio politikoa dela azalduz, maite ditugunak hiltzean gurekin nola geratzen diren eta zein leku egiten diegun hausnarrarazi digu, eta eguneroko erritmo bizkorra jaistera behartu gaitu, irakurketaren unea soseguz eta kontzienteki esperimentatu ahal izateko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak