« Hala ere, beti pauso bat aurrera | Wagner auzitan »
Ehiztariaren isilaldia / Luis Garde / Pamiela, 2015
Ahanzturaren aurka Javier Rojo / El Correo, 2015-10-03
Luis Garde idazleak argitara eman duen azken alea, “Ehiztariaren isilaldia”, nobela da. Liburuak dituen laurehun orrialdeetan zehar idazleak memoriaren inguruan aritzen zaigu. Horretarako gertakari historiko bat izan du abiapuntua, gerra zibilean Ezkaban kokatutako San Kristobal gotorlekutik bertan zeuden presoek burututako ihesaldia. Nobelan, dena dela, ez dira ihesaldi horren gora-behera guztiak kontatzen. Gertakari horretan oinarrituta idazleak memoria nola eraikitzen den azaltzen du. Hauxe da nobelaren benetako gaia eta gai honek protagonista behar duelarik, hau ez da iparralderantz askatasuna amets ihesean zebiltzan preso horietako bat. Protagonista memoria berreraikitzeko ahaleginetan aritzen den pertsona dugu. 1938ko maiatzean zortziehunen bat izan ziren ihes egitea lortu zuten presoak. Haietatik berrehun inguru hil ziren ihesaldiaren ostean burutu zen giza ehizean. Ez ziren bostera heldu muga pasatzera heldu zirenak. Gertakari horien gainean ahanzturaren lainoa zabaldu nahi izan da. Ahanztura horren aurka altxatzen da Luis Garderen avatarra dirudien narratzailea. Eta langintza gogorra da, memoria arakatze horretan aurki daitekeena mingarria suerta daitekeeta. Baina edonola ere, isiltasunaren gainean zabaldu beharra dago memoria. Narratzaileak ihesaldiaren historia berreraikitzean bi iheslarien istorioa kontatzen du, hitz handietatik bizipen pertsonaletara pasatuz, adibide xume horretan tragedia osoa laburbilduta azaltzen baita. Garderen nobelak gauza gehiago eskaintzen du. Liburu aberatsa da, sakona, batzuetan gogorra, irakurlearen kontzientzia astintzen duen aldetik. Hitz pare batean laburtuta, idazlearen literatur trebeziari esker ezinbesteko nobela du idazlan hau.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro