« Ahanzturaren aurka | Dicken espekulazio ukronikoak »
Wagner auziaz / Hedoi Etxarte / Jakin, 2015
Wagner auzitan Igor Estankona / Deia, 2015-10-03
Jesusen eta Napoleonen ostean Richard Wagnerri (Leipzig 1813 – Venezia 1883) buruz idatzi da liburu gehien. Musikako titana da. Baina Wagner ez da konpositore bat gehiago Mendebaldeko musikan. Iraultza artistikoaren eta iraultza politikoaren arteko kate-begi birtuoso bat izan zen, gerora Maiakovski, Malevitx, Pound edota Brecht izango ziren mailatik haraindi. Hala diote Jakin-ekoek eurek Wagner auziaz aurkeztukeran: “Wagnerrek musika jantziaren inguruko guztia problematizatu, aztertu eta politizatu zuen: artearen sozializazioa, eszenaratzea, antzokien barne antolaketa, antzeztearen errituak, konpositoreen arteko ika-mikak, burgesiak hegemonia zuen ikuskizun eredua, interpretazioa, akustika, libretoen zentzua, lanen iraupena”. Europako musika klasikoa errotik aldatu zuen. Idatzi zuen Tristan und Isolde lana musika modernoaren hasieratzat jotzen da.
Wagnerren figura hobeto ezagutzeko balio duen liburua paratu Hedoi Etxartek, eta bide batez Europaren arimaz jardun du. Lau ahotsen bitartez hurreratu da Hedoi figura handira. Robert Wangermeé, Catherine Clément, Slavoj Zizek eta Alain Badiou dira lau ahotsok, eta autoreetako bakoitzaren prismak eta interpretazioek aberasten dute saiakera. Wagnerri buruzko lau ikuspegi horiek lau angelu hartzen dituzte: soziologiarena, feminismoarena, testuaren azterketa bera, filosofiatik egindakoa eta politikarena.
Liburuko lehen testua, Robert Wangermeérena, musikologo batena da, musika klasikoa XIX. mendean zer den azalduz, kontserbatorioak zelan ugaltzen diren aztertuz, merkatuaren eragina noiz igarri zen ikusaraziz… Bigarrenik, Catherine Clementen artikulua, operaren historiako libretoen azterketaren emaitza da. Generoaren ikuspuntutik, Clementek dio Wagnerren operetako libretoetan emakumeek jakintzaren rola betetzen dutela eta gizonezkoek, ekintzarena.
Hirugarren artikulua, Slavoj Zizekena, fan batena da, filosofo Wagnerzalearena. Eta azkena sakonago doa, Alain Badiouk Wagner tratatzen baitu du auzi filosofiko gisa.
Konpositore, orkestra zuzendari eta poeta alemaniarrak erromantizismoaren garai estetikoki mugitua bizi izan zuen. Bere musika konplexua da, armonia aberatsekoa eta orkestazio handikoa. Leitmotivak erabili zalea zen: pertsona, leku, ideia, argumentu edo ezaugarrien aldagai melodikoak zituen xede.
Etxartek uste du Wagnerrek zenbait zirkulutan izan duen izen txarra arean funtsgabea dela, eta besteak beste “antisemita izatea” leporatzen zaiola arinki, kontuan hartu barik antisemita zela antikristaua zen bezala, antisemita izateak Bigarren Mundu Gerraren aurretik zuen zentzuan. Liburuak, horregatik, ikuspuntua aldatzeko balio du. Wagnerrek, finean, mahai gainean jarri zituen zenbait gai, gaur egun ere kapitalak direnak: kultur politikak nolakoa izan behar duen hausnartzeko ere “ezinbestean jo behar dugu Wagnerren obrara; operak idatzi ez ezik, operari buruzko gogoetak egin zituelako, areago, opera politizatu zutelako, eta ordura arte emantzat hartzen ziren hainbat konbentzio zalantzan jarri zituelako”.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi