kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Koldar hutsa zara / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2015

Desengainuaren garaia Javier Rojo / El Correo, 2015-09-26

Aritz Gorrotxategiren azken liburu hau desengainuari buruzko nobela bat da, desengainutik idatzitakoa. Argumentua bi ataletan banatuta dago. Lehenengo atalean kontatzen direnak 90eko hamarkadan kokatuta daude. Erdigune moduan taberna bat aurkezten da, “Krapula” deitzen dena, non pertsonaia batzuk elkartzen diren. Pertsonaiok berez nahiko desberdinak dira, hain desberdinak non, batzuetan, norbanakoak barik ereduen errepresentazioak baitirudite. Izan ere, taberna horretan berdin elkartzen dira Kale Borrokan aritzen diren gazte abertzale porrokatuak zein paparrean lazo urdina daramatenak. Leku horretan pertsonaia hain desberdinak elkartzen direla aprobetxatuta, lehenengo pertsonan hitz egiten duen narratzaileak istorioak kontatzen ditu, pertsonaiei buruzkoak edo pertsonaien ingurukoak, eta ez du egokiera huts egiten iritziak ere plazaratzeko.

Nobela istorioz istorio, anekdotaz anekdota, aurrera doa, baina lehen esan bezala, iritziak ere ez dira falta. Alde honetatik esan behar da kontrajarpen bat agertzen dela argumentuaren norabidea antolatzen: Nietzscheren ideiak oinarritzat hartuta, norbanakoaren eta artaldearen arteko kontrajarpena, narratzaileak behin eta berriro artaldetik aldendu nahia azaltzen du-eta. Bigarren partea “orain” kokatuta dago eta lehenengoaren ondoriotzat har daiteke. Pertsonaiek aspaldian utzi dute tabernan elkartzen zireneko garai hori eta bakoitzak bere bizitza egiten du. Narratzaileak artaldetik aldentzearen aldeko aldarrikapenekin jarraitzen du, baina kontraesanez beterik.

Gorrotxategiren nobela batzuetan episodikoegia da eta narrazioaren haria gal daiteke, baina nahiko ondo islatzen du desengainuaren ibilbide osoa ezagutu dutenen giroa.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak