« Lorea Gernika, andrazko bat | Zehaztasuna helburu »
Errusiar diskoteka / Wladimir Kaminer (Mari Jose Kerejeta) / Pasazaite, 2015
Errusiar diskoteka Txerra Rodriguez / Aikor!, 2015-09
Batzuek diote euskarazko literatur lanik onenak itzulpenak direla. Nik ez dakit hala den, baina bai dakit azken urteotan itzulpen lan askorekin gozatu ederra hartu izan dudala. Eta horietako bat ekarri nahiko nuke hona: “Errusiar diskoteka”. (Bide batez, Pasazaite argitaletxe bikainaren beste lan batzuk ere gomendatuko nituzke).
Berlinera joandako jatorri juduko etorkin errusiar baten pasadizoek osatzen dute liburua. Prenzlauer Berg auzoa du erdigune narrazioak: ekialdeko Berlineko auzoa, murrua erori ondoren, etorkinen, okupen eta bestelakoen bilgune bihurtu zena. Eta murrua erori osteko sasoietan garatu egiten da: 90. hamarkadaren hasieran, hain zuzen ere.
Liburua autobiografikoa ei da, baina fikzionatuta. Eta, gainera, egileak bere esperientziak ez ezik, bere ingurukoen esperientziak ere kontatzen ditu. Pasadizo erdi-pikareskoak dira gehienak, legez kanpoko eta lege barruko etorkinak protagonista dituztenak. Eguneroko bizitzatik ateratako pasadizoak dira nagusi: esate baterako, janari lasterreko taberna batean turkiarren plantak egiten dituzten bulgariarrak (eta haiei gertatutakoak, jakina).
Ipuin laburrak dira liburukoak, bizpahiru orritakoak, biziak eta arinak (lehen begiratuan). Umorez blai, ironikoa sarritan, beltza beste batzuetan, paradoxikoa ia beti. Irribarrea ahoan irakurtzeko moduko liburua da, gaur-gaurkoa. Zer pentsatua ematen du, baina, batez ere, barre eta irribarre sano potoloak.
Errusiar batek idatzi du liburua, esan bezala. Hala da, eta balio du apur bat ekialdeko herrietako bizitza zelakoa zen ikusteko komunistak agintean zeudenean. Baina Errusiako egoerari buruz informazio zehatza jakin gura baduzu, irakurle, ez galdu Ereinek eta Igelak argitara emandako Serguei Dolavtov-en “Maleta”.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez