« Joko birtuala ere ez da errenta! | Harreman birtualak »
Tundra / Igor Estankona / Susa, 2002
Zaratarik gabe Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-11-24
Leiho moduko batzuk daude liburuan, gelara, alegia poetaren gelara, sartzeko gonbitea egiten dutenak. Leiho poetikoak dira, noski, hitzez bederen liburuaren zatiak bereizten dituztenak. “Inork ez du txoririk ikusi zerua zeharkatzen. Txori horiekin hasten da liburu hau” edo-eta “Itxi egin da dena, demokrazia baten antzera” edo-eta “Eguzkia ezkutatu denean dantzari bat ikusi dute hankak apurtuta”. Hiru leiho, hiru ortzadar puska bezala, hiru poesiamodu, ez berdin eta ez desberdin, sekula ez antzeko. Izan ere, estilo desberdineko poemak biltzen dira liburuan. Horrek ez du esan nahi izpiritua bera edo bat bakarra ez denik, baina paisaia aldatzen da, aldatzen den bezala poema esateko modua. “Ni”a nagusi den poemekin batera nahasten dira “zu”a helburu dutenak, eta baita hirugarren pertsona agerian uzten dutenak. Egia da poeta batek ahots horiek eta gehiago ere bai har ditzakeela, nahi izanez gero. Egia da Igor Estankonaren iruditeria oso gaurkoa dela askotan, eta oso betikoa ere bai, askotan. Baina haren gogoa poesia lasaia eta irudiz landua egitea dela esango nuke: ez poesia oihukaria, ez poesia negartia, ez poesia astrofisikoa, ez poesia surrealista; oso poesia pertsonala, oso poesia identifikagarria, bere etxetik mundua kanpoan ikusten duenaren poesia hain zuzen.
Leihotik kanpora begira dagoenak egin dezakeen moduan soilik, bizitza ere beste aldean dagoela jakinik, edo bizitza, kanpotik begiratuta, ez dela dena baieztaturik: “Izan ere, bizitza ez da dena/ askotan ez da garrantzitsuena ere izaten/begira zenbat gauzak erabaki duten/ ez izatea eta kito”.
Zaratarik gabeko poesia, bakea aldarrikatzen duen poesia, barne-askatasuna exijitzen duen poesia, maite dituen objektuekin eta are maiteagoak dituen pertsonekin hitz egiteko erabiltzen den poesia, alegia komunikatzeko balio duen poesia, komunikatzeko, baiki, ez inori agintzeko edo inor behartzeko poesia. Berez baita poesia norberaren barruko konturik benazkoenak esateko modu dotore eta, era berean, desberdin.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi