« Zaratarik gabe | Bizitzaren argitzalak »
Jokoa.com / Gemma Lluch (Antton Olano) / Erein, 2002
Harreman birtualak Javier Rojo / El Correo, 2002-11-27
Gemma Lluch-en lehenengo nobela bide da orain euskarazko itzulpenean “jokoa.com” izenburuarekin agertu dena. Nobela hau helduaroaren atarietan dauden irakurle gazteei zuzenduta dago eta horrelako irakurle bereziengana iritsi ahal izateko modako gaia hautatu du idazleak. Interneten bidez eraikitzen diren harremanen inguruan errealitate birtuala eta benetako errealitatea (paradoxikoa da honelako kontzeptuak erabili beharra) aurrez aurre hartzen baititu. Idazleak ez ditu bere oinarriak ezkutatzeko inolako ahaleginik egiten, zeren lehenengo momentutik irakurleen konplizitatea era nabarmen batean bilatzen baitu. Besteak beste. “Matrix” izeneko filme arrakastatsuaren estetika ikus dezakegu nobela honen jatorrian, liburuaren azaletik bertatik jakinarazten zaigunez. Narrazioa, bestaldetik, hiru maila desberdinetan ematen da, eta neurri batean puzzlearen itxura hartzen du: hirugarren pertsonan kontatutako atalez gain, “chat” batean ematen diren elkarrizketak, eta personaia batzuek egiten dituzten deklarazioak ere nahasten baitira intrigazkoa izan nahi duen argumentu batean. Gustora irakurtzen da nobela, baina azken finean, beste honelako istorioak bezala, Calderón-en “La vida es sueño”-ren aldaera internetizatua da liburu hau.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez