« Olerki-liburu barria | “Peru Leartza’ko” Txillardegi’ren liburua »
Izartxo / Jose Manuel Estonba / Itxaropena, 1959
Lartaun eguzki-semea Luis Mitxelena / Egan, 1960
Gure arbaso zaharrak berriz ere. Ez, ordea, Lekobide eta Lartaun bezain azkarrak ez basatiak.
Berandu nabil liburu honen berri ematen, baina berak ere aspaldi xamarreko berriak dakartzanez gero… Kristoz gerozko bigarren mendekoak edo omen dira, Altzateko Jauna baino pixkaren bat lehenagokoak.
Kristautuxea zen Euskalerria Altzatekoa mundura zenean. Berri Onaren lehen hotsak entzuten ditugu berriz doi-doi hemen, Erko gazte bizkorrak Erromatik ekarriak, gaitzik gabeko jentilaldi liluragarrian bizi baitziren artean euskaldunak. Eta Berria entzun orduko nekerik gabe makurtzen da lege berrira Izartxo, jentil baratze hartako lore zoragarria.
Gure arbaso horiek, zenbaitek besterik uste badu ere, pake ederrean bizi ziren erromarrekin, nahiz pagano nahiz kristauekin. Erko gazteak batez ere ez du adiskide hoberik, gure mendean Basterrak sortuko zuen Virulo azkarraren aitzindari zuzenari zegokionez.
Lurralde atsegin hartan ez zen ia sugerik. Tartalo eta Basajaun itzalak ere umeen parragarritarako hobeak ziren beldurgarritarako baino.
Sugearen antzekoena, Basurdi (Barojarena bezala, ez da Basurderaino heltzen). Izartxo dela bide maitemindurik ibiltzeaz gainera, zenbait erromar errugaberen lepoak moztuak ditu bidenabar, F.L.N.ko buruzagi baten eran. Sutu da biziro Erko zintzoa, baina, eskuak odolez zikin ditzan baino lehen, bere buruari ematen dio Basurdik merezi duen heriotza, Aita Gaucher mistelagilearen dinakoa, ardo kupel batean murgil eginaz. Hark ere kanta zezakeen, Erkok bezain ongi latinez jakin balu: Mihi est propositum in taberna mori, / Vinum sit appositum morientis ori.
Gure asaben alde zerbait esan nahi nuke azkenik: Erko jaio baino lehenago bazekitela noski burnizko goldeak egiten, horrelakorik agertu baita Euskalerrian, Etxauri aldean oker ez banabil. Eta mehatze lanetan ere bazekiten zerbait, Erkok lanbidea Erroman ikasi aurretik. Cesarek dioenez, akitanoak -gure senideak- trebeak omen ziren zula eta bete-lanetan: propterea quod multis locis apud eos aerariae secturaeque sunt.
Hizkuntza bizia eta lasterra du liburu honek, baina maiz lurrari muin egiten dion lasterkariarena. Orraztaldi on bat eraman zezakeen argitara baino lehen.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez