« Xenpelar | Bonaparte’ren eun-urte-muga dala-ta »
Ipuin barreka / Felix Bilbao / Euskaltzaindia, 1959
Ipuin barreka Luis Mitxelena / Egan, 1959
Ez ditut hitz bi baizik esango A. Villasanteren hitzaurre egoki batekin eta A. J. L. Iriondoren edergarri politekin apaindua agertu den liburu honezaz. Ez du gehiagoren beharrik.
A. Felix Bilbao Arantzazuko frantziskotarraren ipui bilduma honek eraman zuen 1954garren urteko Euskaltzaindiaren saria, Azpeitia de Eskauriaza andrearenarekin erdizka. Jendartean azaltzea franko luzatu du, beraz; ez baina, orain ikus dezakegunez, horretarako behar bezain jantzia ez zegoelako.
Gaiak handik eta hemendik bilduak ditu, egileak berak garbiro adierazten digunez. Ez da harritzeko ez lotsatzeko, beste horrenbeste egin izan baitute munduan diren eta izan diren idazle garai gehientsuek. Inorengandik hartu dituen gaiek ez dute ordea menderatu: bere baitatik, bere sailean, ari da beti egilea.
Ipui lagunak, nahiz abere mutuak nahiz hala-holako gizonemakumeak, bizirik daude egilearen irudimen hezean ez ezik, baita paper iharrean ere. Kontaketan, gutxirentzako den egiteko zail horretan, maisu ageri da beti Aita Bilbao. Irriparre zorrotza bezain kutsakorra du algara luze atsegina.
Mogeldarren eta Kirikiñoren herrialdekoa dugu A. Bilbao. Herrialdekoa eta arrazakoa. Bizkaiko euskarak badu noski balio eta soinu berezia bizkaitarrentzat. Eta hango ez garen zenbait bizkaitar-zalerentzat beharbada areago. Besteak bezain euskara izanik, aurkitzen baitiogu, iturri garbitik darionean, halako bestetan idoro ez dezakegun zerbait.
Badute nora jo kontu-kontari aritzeaz lotsatzen ez direnek eta hizkera lasai gatz-ozpinduaren aldekoek.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi