kritiken hemeroteka

8.411 kritika

« | »

Xenpelar bertsolaria / Koldobika Jauregi, "Jautarkol" / Itxaropena, 1958

Xenpelar Zeleta / Euzko Gogoa, 1958-09

Eten-gabeko euskal-irarkin ekiñari gogotsu jarraituz, orain ere beste euskal-idazti eder bat argitara eman digu Zarautz’ko “Itxaropena” argitaldariak: Jauregi’tar Koldobika “Jautarkol” aintxinatiko euskal-idazle ta olerkigile bikañak “Xenpelar” izenaz idatzi eta aren bertsoz ornitua.

Idazti edo liburu Ederra eta Gozoa, benetan, idazle ezagunaren oraingo liburu au.

Itz-lauz, bai itz-neurtuz, lendik ere euskal-irakurgai ederrik emanik digu errenderiar apaiz agurgarriak. Bere “Biozkadak”, “Egiazko maitasuna” eta “Ipuyak” biozkoi eta atseginkor izan ba’zitzaizkigun, “Xenpelar” au gozo izan zaigula ao betean esan dezakegu. Gozo, egille argiak bere aldetik liburuari ezarri dizkion lerro eztitsuengatik, eta Gozo, liburuak dakarzkin Xenpelar’en ainbat era eta gaietazko bertsosorta mamitsuengatik.

Egillearen izen ura, arras aski da liburu jori au aurretikoak bezin irakurgarria izango dala jakiteko, ta ez du gure zintzarriots zaratatsu bearrik euskaltzale ezagunen artean aixa banatua izan dedin.

Ori baño, geiago: euskeraz irakurtzeko oitura dutenen artean ez-ezik, ez-oituen artean ere, barrendua izango dalakoan gaude, eta egillearentzat, zer goralpen naigarriagorik?

“Kuliska-Sorta”-ko 25/26 zenbakidun idazti lilluratsu onek, aurretik adierazi degun bezela, ainbat era eta gaietazko bertso mamitsu-mamitsuak dakarzki: 228 bertso, guzira, bata bezin ona bestea; egokiak, biziak, gatzdunak eta jator-jator, disdiratsu neurtuak, danak.

Eta irakurleak Xenpelar’en duñu-gixa abestu aal-ditzan, bertso-sorta bakoitzari bertsolari ospetsu ark erabali oi-zituan eresidoñuak, jauregi jaunak, ezarri dizkio, egoki, irizkatzen ari geran liburu ederrari.

Xenpelar noiz iaio zan, noiz il zan, nundarra zan, ze giza-modutakoa izan zan eta bertsotarako zenbaterañoko etorria eta iaiotasuna zuan, egoki baño egokigo, agerpide ta xeetasun ugariz, beste iñork lezakean baño jatorrago, liburuaren egilleak, berak, euskera errikoi eta ulerterrezean zabalkiro adierazten digu.

Orain ogeitabost urte inguru, Lekuona jaunak argitara eman zuan “Literatura oral euskerika” deritzan bertsoetazko idazti guztiz irakurgarriaren bidez, ezagutzen gendun Xenpelaren izatea, eta bere bertsorik onentxuenak ere bai baña ezaugarri abek ez dituan irakurlearentzat ona emen “jautarkol”‘ek “Xenpelar” liburuan diona:

“Xenpelar, bertsolaria dezu soil-soillik, burutik oñetara bertsolari. Bertsolari erritar eta errikoi-uts. Ortik datorkio, bere izenari gure erriak erantzi dion dirdira. Irudipen biziko ta biorz xamurreko erritar olerkaria, euskal-gizartearen biotz-tanpadak igarri ta beriso borobilletan abesten yayoa, erri-xearen alde, nun-nai eta beti, bere abotsa jasotzen kementsua, plaza-gizon trebe, atsegin eta guzien begikoa.”

Eta gure Xenpelar, Pernando Amezketarra baño bertsolari osoagoa, bertsolari-doai ta bikaintasunez ornituagoa izan zala oarrarazi ondoren, jauregi jaunak aberaski ta berezitasun arrigarriaz sendotzen digu bere aburu maukatua, esanaz

“Emezortzigarren mende edo gizaldian beintzat, bertsolaririk ospatsuena Xenpelar degu. Aren bertsoetako iturria, aren edozein gaietaz eta itz-neurtu zaillenez mintzatzeko erreztasun arrigarria, geroztik ere bertsolari gutxigan aurkitu izan ditugun doai bereziak dira. Iñundik ere orrengaiik Xenpelar’en bertsorik pranko, entzun oi-dira gure egunetan ere ainbat bazterretan, eta Xenpelar-izenaz alako oroipen maitekorraz gure agure baserritarrak oroitzen dira.”

“Dana-dala, ezin beintzat uka, -dio Jauregi jaunak-, Xenpelar bertsolari-malla goi-goienetakora igo zitzaigula. Ezagutu zutenak esan digutenez, 12 urte zituanean bertso jatorrak botatzen asi omen zan. Bertsolari jaio nunbait.”

Ala izan bear, ain gazterik bertsotan asia izateko. Oraindik gazte zala bere lagun kutun Muxarro‘kin lantegian izan zuan bertsozko eztabaidako bertso au, ezagunetakoa da euskaldun artean:

Aizak i, mutil mañontzi,
nagusiari goraintzi:
ez-alekin or pipa artzia
ez dala lizentzi?
Jenio txar oiek utzi,
bestela ezurrak autsi
giza-legea nola bear dan
ezin erakutsi.

“Betroi baten tratua ” deritzaienetako onek ere, ba’du gatza ta neurtizkintz egokia:

Oraindik gaztia da,
-ogei ta sei urte-
ernari omen dauzka
bost illabete.
Nik ezdiyot igartzen,
ala esan dute;
gezurra baldin bada
engañatu naute;
ezurrak txit torpe,
zañak dauzka fuerte.
-aragia aparte-
zeñek nai du merke?
Ziriko baten truke
salduko nuke.

Xenpelar’en bertsoetan, ezagunenetakoa, berriz, onako au:

Lengo batian, esango det noiz,
igande-illunabarra,
nere andria dantzan zebillan,
begira zeudenak parra,
lanian ez du arretik
baña pandangolari azkarra;
baldin neronek ikusi banu,
autsiko nion bizkarra.

“Andre gaxuan penak ” deritzan sortako au ere, ez da nolanaikoa:

Umiak karraxiyan,
neroni antzika,
senarra moskortzian
etxian musika;
erantzuten badiyot
kontrako itzikan
nere bizkarrak ez du
izaten otzikan.

Guda edo gerraren aurkako bertso-saillekoa, beste au:

Ez naiz ni gerraren zale,
baizik pakiaren alde:
zeñek nai duan alde
berari tira dale:
bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan.

Jauregi jaunaren liburu aberats ontan erligio-gaietazko ainbat bertso onutsu ta entzungarri, Xenpelar aundiak egoki neurtu ta tajutuak, aurkituko ditu irakurleak. Ona emen “Azken juizioko eguna” sortako bat:

Anima galdu baten tormentu
eta naigabe aundiyak,
zer diran ezin konsideratu
gizonaren memoriyak;
eternidade guziko penak
ez aren mende jarriyak…
Orra munduko gustuak eta
egun engañagarryak.

“Konfesioaren ganean ” abesten digun au ere, er da txantxetakoa:

Zar eta gazte, pobre ta aberats,
maister eta nagusiyak,
ez gaitzala, arren, desanparatu
Jangoikoaren graziyak,
animarentzat kaltian datoz
gorputzaren maliziyak?
Emen utzita juanak dira
oraindañoko guziyak.

Ederra, benetan! Baña onen antzekoak erruz ditu, gure bertsolari ooretuak. Ikasia edo eskolatua ez izateko, arrigarrizko bertsoak, bi eratako beste bi bertso abek ere:

Zer pena pasa zuan
Jesus’ek gugatik,
zintzilik iru ordu
gurutze batetik!
Lantza sartu zioten
bular sagradutik,
alare biziko zan
oyek danagatik:
borondatez iltzan
gu salbatziagatik.

Xenpelar’ek berezko jakinduriz, maite zuan Euskal-Erria. Aapaldi biozkoi onek, zer besterik adierazten digu?

Gu gera iru Probintzi:
lengo legeari eutsi;
ez degu bear etsi
naiz anka bana autsi
jaioko dira berriyak…
Gu gera Euskal-Erriyak.

Tamala, pena aundia, Xenpelar bertsolari ikasia edo eskolatua ez izatea! Ala izan ba’litz, noraño igoko ote zitzaigun gure bertsolari arrigarria?

Jauregi jaunak bere esanetan egoki ta aburu zuzenez digun bezela, emezortzi’garren eunkian etzan Xenpelar bezin bertsolari arrigarririk ez adimen argiagokorik. Geroztikoetan -ez-ikasi edo eskolatu-gabien artean, alegia,- Udarregi zana izango gendun onena. Ikasien artean, berriz, Otaño eta Enbeita, iñolaze ere; eta Arrese eta Beitia auen gaindikoa.

Oraingoetan, ikasi ta ez-ikasien artean, Basarri. Onek badu bere bertso-sortadun liburutxo polit bat. Enbeita eta Otaño’ren bertsorik ederrenekin orniturik, ez ote liguke argitaratuko Jauregi azkarrak beste “Xenpelar”-en antzeko liburu zoragarri bat?

Ai, ori egingo ba’lu! Oraingoagatik egin dizkiogun goralpenak, pozik berriztuko geniozke orduan. Zorionak!

Azken kritikak

Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray

Asier Urkiza

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux

Nagore Fernandez

Bisita
Mikel Pagadi

Jon Jimenez

Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon

Hasier Rekondo

Feminismo zuriaren aurka
Rafia Zakaria

Jon Martin-Etxebeste

Dimisioa
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Hetero
Uxue Alberdi

Irati Majuelo

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Amaia Alvarez Uria

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Patxi Larrion

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

Hedabideak