« Koldo Izagirre, gizonezko (elipsia) bat | Denbora bere lekura, hitza eginkizun »
Ordaina / Philip K. Dick (Aritz Gorrotxategi) / Meettok, 2015
Errealitate paradoxikoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2015-08-07
Zientzia fikzioa ez da euskaraz oso arrakasta handia duen literatur generoa. Euskal literaturan salbuespenak dira esparru horretan sar ditzakegun idazlanak, azken urte hauetan distopiarako joera literatura mota horren aztamak uzten hasi bada ere. Edonola ere, euskal irakurleek genero horretarako zaletasuna erakutsi dute, hori bai, halako lanak irakurtzeko gogoa erdaretan ase behar izan dute. Testuinguru horretan oso interesgarria iruditzen zait Philip K. Dick-en narrazio labur batzuen antologia euskaraz agertu izana, Aritz Gorrotxategiren itzultzaile-lan ia beti bikainari esker. Bildumaren izenburua liburuan agertzen den lehenengo narraziotik hartuta dago: Ordaina, ‘Paycheck’ jatorrizkoan, handik ekoiztu zuten filma bezala. Philik K. Dick-en garrantziak bere literaturaren mugak gainditzen ditu, haren eragina batzuetan bere literatura bera baino handiagoa baita. Eta honen kausa zinean aurkitu behar da. Bere idazlan asko film bihurtuta agertzen zaizkigu, eta zinearen bidez lortu du ospea. Hor dugu, esate baterako, Blade Runner. Baina Philip K. Dick-en idazlanetan oinarritutako filmak ezagutzen dituen irakurleak filmak besterik kontuan hartzen ez badu nekez izan dezake haren literaturaren gaineko ideia zehatzik. Film horietan idazlanaren aztarna batzuk, ideia bat, gertakari batzuk, hartu eta beste era batez moldatu izan dira gehienetan. Blade Runner-en agertzen diren eszenarik ederrenek, adibidez, ez dute inolako islarik filma sortzeko erabili zen nobelan. Horrek ez du esan nahi bere literatura ez dela interesgarria, baizik-eta zineak hari buruzko irudia distortsionatu lezakeela. Ipuin bilduma honetako istorioetan ikus daitekeenez, bere lan gehienak zientzia fikzio espekulatiboaren ildoan kokatzen dira.
Abentura alde batera utzi gabe, posibilitate metafisiko bat garatzearen ondorioz sortzen dira istorioak. Idazlearen kezkarik nagusienetako bat errealitatearen izaera da, batez ere errealitatea zer den jakiteko oroitzapen eta zentzumenetan fidatzerik ez dagoenean. Errealitatea, beraz, paradoxikoa da, itxura hutsa askotan, ametsaren izaera berbera izan dezakeen konbentzioa. Eta bere ipuinetan ideia horiek garatu nahi dituelarik, idazlea argumentu nahasietan galduta agertzen zaigu batzuetan, argumentuari irtenbide koherenterik aurkitzeko zailtasunetan katigatuta.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi