« Jende desegokia | Plazeraren plazera »
Denbora bere lekura / Gerardo Markuleta / Erein, 2015
Denbora presentea Jose Luis Padron / Bilbao, 2015-07
Gerardo Markuleta denbora bere lekura ekartzera etorri da, bere neurrira, bere doitasunera, bizi izateko trabarik egingo ez duen lekura. Ez da bakarrik denbora bakoitzari bere lekua eman nahia, orainaldian lasai bizitzeko traba gehiegi egiten digun iragan denbora izan baita haren kezka nagusia liburu berria atontzerakoan, eta zentzu horretan eraman du poetak denbora bere lekura, iragana izen zen bezala onartuz, izan ginena gaur ukatu gabe, eta orain garen beste hori biziz. Poesia liburu berria osatu du idazle eta itzultzaile oñatiarrak. Denbora bere lekura du izenburu eta Erein argitaletxearekin eman du argitara. 52 urte egingo ditu poetak negu honetan. Beharbada, adinak bultzatu du atzera begira jartzera, eta denborari irakurketa hori egitera. Baina nostalgiarik gabe, umore puntu batekin. Asko idatzi du Markuletak, seigarren poema liburua du, literatur itzultzaile oso ona da, baina ezaguna dugu, batez ere poeta moduan, eta bere poeta gutxitan izan da pertsonaia, gaztetxotan idatzitako batzuetan beharbada, baina pertsona izan da gehiago, gero eta gehiago, eta orain ekarri duen diskurtso poetikoan pertsona da, Gerardo Markuleta da hizketan ari dena. Izan ere, poesian, Markuletaren ustez, norbait bere buruaz ari da edo ez da.
Markuletak poesia librean baino, neurtuan errenditzen du bere ahalegina, oso musikaltasun handiko, erritmo handiko poesia da berea, hitzak oso aukeratutakoak, oso zainduak, oso itxura eta luzera ezberdineko poemak tartekatuz. Maisu da Markuleta motzean, ia haiku estiloan landutako poemetan. Baina guztiak batzen ditu doinu antzeko batek, asmo jakin batek eta, batez ere, testua tolesteko molde batek. Eta gurasoei eskainitakoak nabarmenduko nituzke. Behin Luisa Villalta musikari galiziarra zenak Markuletari esan omen zion: “Bere iragana ahazten duena sasikume bat da”. Putakume, esan zuen, egia esan. Beharbada arrazoi zuen, eta Markuleta ez da ahazteaz ari, ezta bizi izandakoa bazter batera uzteaz ere, Markuletak nahi duena da oroitutakoari bere pisu doia ematea, bizi izandakoari bizitzeko traba izaten ez uztea, eta iragandako denbora bere lekuan jartzea. Horregatik Denbora bere lekura (Erein, 2015).
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi