« Lorea, andrazko bat trenean | Denbora presentea »
Jende desegokia / Gaizka Zabarte / Susa, 2015
Jende desegokia Usoa Alberdi Fernandez / Aizu!, 2015-07
Erabat bat nator Martín Hache filmeko pertsonaia baten berba hauekin: “Beti egin behar da aurrera bizitzan, ikusmira hutsagatik bada ere”. Boteretsua da jakiteko nahia, harago joateko beharra, apur bat gehiago beti. Gera gintezke gutxieneko ezagutzarekin ase, baina jakin-minaren bigarren zatia jasateko latzegia da zenbaitentzat.
Niretzat, esaterako, kuriositate hutsagatik irakurri baitut eleberri hau, izenburuak erakarrita. Baita Peter Zuazo protagonistarentzat ere, Uzkitik isuritakoak poesia-liburuaren eta Postariaren mendekua ipuin-bildumaren egilea bera, postari ohi anakoreta bilakatua. Izan ere, jakin-egarriak bultzatuko du Desegokituen Elkartea delako batek daki zeri erantzutera, auskalo nork osaturikoa ikertzera, balihoa jazoko litzatekeena irudikatzera… Ondoren partekatuko ditu, gordin-gordin, aspaldiko oroitzapenak, bizitzaren gorabeheren gaineko gogoetak, pertsonon grina makurrenen galeria….
Topatuko ditu desegokituak, edo ustez desegokituak, eta haiek ere emango dute nork bere grinen berri, aipatu galeria are gehiago zabalduta. Horiekin batera, beste pertsonaia bat: Bilbo hiria. Ez, ordea, egungo Bilbo ustez dotore eta goi-mailakoa, baizik eta eguneroko bizimoduaren eta herritarren paisaia. Hitsagoa, beharbada, baina askoz ere interesgarriagoa… egokien aldean desegokiak bezala, ala?
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi