« Hitzek salbatzen gaituztenean | SOS kometa »
Gizon gogorraren sekretua / Xabier Etxeberria / Martin Etxeberria / Elkar, 2015
Literatura beltza Javier Rojo / El Correo, 2015-06-13
Xabier eta Martin Etxeberria anaiek behin baino gehiagotan erabili izan dituzte literatura beltzaren klabeak bien artean idatzitako nobeletan. Krimenak kontatzen dituzten idazlanak direla-eta, esan daiteke bi multzo handitan sailka daitezkeela: krimenaren izaeran arreta jartzen duten idazlanak, eta krimena argitzeko egiten den ikerketaren inguruan aritzen direnak. Bien artean erabateko mugarik jartzerik ez badago ere, lehenengo multzoko nobelak literatura beltzetik hurbilago daude; bigarrenak, ordea, polizia-nobelekin parekatu daitezke. Eta bien artean denetariko konbinazioak sortzen dira. Euskal literaturan batez ere lehenengoek dute garrantzia, Etxeberria anaiek idatzitako “Gizon gogorraren sekretua” izenburuko idazlan honen kasuan bezala. Antza denez, krimena erakargarriagoa da krimena ikertzen duen polizia baino (ordena mantendu behar duten indarren aurrean zenbait euskal idazleek dituzten aurreiritziak alde batera utzita, jakina).
Eta gure literaturan ohiko den bezala, kasu honetan ere ikertzailea amateur bat da, kasualitatez, krimenarekin topo egin eta zer gertatu den jakin nahian, azken finean inauterietako parranda baten ostean gertatutakoaren memoria berreraiki nahian, hilketa baten atzetik zer dagoen azaltzen saiatzen den heroi kaxkarra. Nobelak ez du sorpresa handirik gordetzen, denak “dejavu” baten antza baitu. Krimenaren atzean, joko zikinak daude, non boterearen eta aberastasunaren atzealdean gordetzen den simaurra nabarmentzen baita. Marjinatuen babeslekuak diruditen tabernazuloak, putetxeak, hiltzaile sadikoak, familiabarruko sekretuak…, honelako nobelabatean egoten diren topiko gehienak ere agertzen dira idazlan honetan. Dena dela, osagai garrantzitsu bat falta da hemen: argumentu sendo baten presentzia.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui