« Bidaia aitzakia hartuta | Autoedizioaren arriskuak »
Poesia kaiera / Sophia de Mello (Iñigo Roque) / Susa, 2015
Fingidorea eta gero Igor Estankona / Argia, 2015-06-07
Edo egiaren bila maskaren bitartez etengabe ari den norbait, Sophia de Mello (Porto, 1919-Lisboa, 2004), Camões saria 1999an, esteta hutsa, Munduko Poesia Kaieren koordinatzaile Beñat Sarasolak gaztigatzen digu: “De Melloren poema ugarik dute halako kutsu transzendentala. Epifania bat azaleratzen dute, hau da, munduaren supituko errebelazioa, eta gisa horretan lortzen da ailegatzea munduaren zerizan funtsezkoenera. (…) Izan ere, Emily Dickinsonek bezalatsu, De Mellok ez zuen bazter urrunetan bilatzen munduaren zerizana, ezpada arra eskas batzuetara”.
Goi jatorriko Sophia de Mello Breyner Andresen bizkorrari hiru urterekin neskameak errezitatu ei zion A Nau Catrineta, eta erromantzea buruz ikasi zuen, eta hortik beharbada hasi zen eraikitzen eite iraunkor eta musikaltasun tradizionaleko bere obra zabala. Berak esana da, obsesioa zuela hitz bakoitza izatea beharrezko poeman zeina poema egin eta gero hustearen teoriaren kontra baitoan: de Mellok ez du alferrik idazten hitz bat; berba hori beharrezkoa bada ekarriko du poemara. “Hitzak ezin dira adornua izan, ez dute izan behar denbora irabaztea endekasilaboa burutzeko”.
Sophia de Mellok aukeratzen du beraz hitz hau eta ez hori, ematen dio bere poesiari tonu zehatz hau eta ez beste bat. Horregatik kaiera hau irakurtzea da Yourcenar irakurtzea, edo Juana Inés de la Cruz, betirako irudiak dakartzalako: “Lorategi, lorategi galdua/ Ene zango-besoek inguratzen dute zure absentzia…/ Hostoek batak besteari esaten diote zure sekretua,/ Eta ene maitasuna isilekoa da nola den izua”. Orain Grezia orain japoniar gustuko elipsi eta sotiltasunak, idazleak esan barik uzten duena da irakurlearen barruan dardara egiten duen hori, hain zuzen. Sinestunek irakurtzen duten bezala testu sakratu bat, hala sartu naiz ni bere fedez idatzitako poesia laiko honetan, non kontraste polita egiten baituten hitzen izariak eta esanahiaren errealismo itzelak: “Nahiz hondakinak eta herioa diren/ Beti ilusio guztien amaia,/ Ene ametsen indarra denez indartsuen,/ Orotatik birsortzen da goretsi-nahia/ Eta ene eskuak ez daude sekula hutsik”. Arean naif suerta daiteke gai historiko sozialetara egiten duenean —Erbestea, Lorcaren hilobia…— baina hitzen aukeraketagatik bakarrik, kolore eta freskotasun klasikoagatik baino ez bada ere, merezi du tarte bat egin eta De Melloren munduetan galtzea.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez