« Dena okertuko balitz… | Epistolak eta letaniak. Pistolak eta letaginak »
Back to Leizarraga / Kepa Altonaga / Pamiela, 2015
Back to Leizarraga Joxe Aranzabal / Faroa bloga, 2015-05-13
Kepa Altonagak ez du ezkutatzen Stephen Jay Gould paleontologo estatubatuarra miresten duela, zientzialari bezainbeste, zientzia dibulgatzaile gisa. Hura bezala, bera ere saiatzen da gure artean zientzia euskaraz zabaltzen. Honekin, hiru liburu irakurri dizkiot gure biologoari, zein baino zein interesgarriagoa: Darwin gurean, Etxepare, Aldudeko medikua, eta azken hau, Back to Leizarraga.
Xabier Amuriza bezala, Kepa Altonaga ere kezkatuta dabil, euskararen garapena kamuts ikusten baitu, batez ere euskara jasoa eta zientifikoarena. Eta hori horrela ikusten du XX. mendea ezkero euskaldunok bizkarra eman diogulako gure klasikoen idazteko moldeari, zeina lotzen baitzen inguruko hizkuntzen ereduarekin, haiekin partekatuta terminologia komuna eta pentsamenduak antolatzeko era.
Egileak hainbat adibide azaltzen digu liburuan zehar, erakusteko purismoak zenbateraino aldendu gaituen Europako hizkuntza nagusietan erabiltzen den teknolektotik. Adibidez, Jokin Zaitegirena, zeinak idatzi zuen Kizkiña, dibulgazioko lan bat zelularen berri emateko. “Izenburutik bertatik abiatuta” dio Altonagak, “Zaitegirena oztopo-lasterketa bat da behaztopa-harritik behaztopa-harrira: artikulu-amaierako hiztegira jo behar da behin eta berriro”.
Juan Garzia Garmendia itzultzailea ere kritikatzen du. Honi leporatzen dio Primo Leviren Sistema periodikoa izeneko lanaren itzulpenean ezkutatzea kimikarien hizkera kanonikoa, originalean erabiltzen dena. Horren harira Altonagak dio: “kanon-faltak nolabaiteko babelizazioa sortzen digu, ezin ditugu-eta erabilitako hitzak zehatz-mehatz deskodifikatu: hitzen adiera ez dago garbi, eta ‘ganduak’ kukutuko digu perpausen esangura”.
Bada beste elementu bat Kepa Altonagak faltan sentitzen duena gure prosa landuan: erlatibo anaforikoa. Alegia, zeina, zeinaren, zeinekin, etabar. Egilearen esanetan, XX. mendera arte, euskal literatura ondo hornituta zegoen alde horretatik. Ondoren, ostera, basamortua. Eta hori erakusteko ere, hainbat adibide jartzen du.
Kepa Altonagaren prosa bera adibide bikaina da berak proposatzen duen bidearena. Behar duenean, ez da mozten nazioarteko hitzak erabiltzen: babelizazio, herentzia, fusio, identiko, uniko, inteligible, estigmatizatu, desafekzio, trinitate, adbokazio, generazio espontaneo, kolofoi, lunar, obsesibo, intergalaktiko… Erlatibo anaforikoa ere takian-potian erabiltzen du, kargatu barik testua.
Asko ikasi dut liburu hau irakurrita. Autokritika egiteko ere balio izan dit, neuk ere sarri jokatu dut-eta purismoaren karta nire idatzietan. Erabat gomendagarria.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez