« Mendekuzko jokoa | Pasaitarren arteko paristarra »
Rebel Mayo Colorao / Paddy Rekalde / Txalaparta, 2002
Rebel Mayo Colorao Jon Benito / Gara, 2002-11-08
Paddyren liburu berria irakurtzen hasita, Jack Kerouacen lanak etorri zaizkigu gogora, hari batetik tiraka hasi eta hari hori beste hari batzuekin txirikordatzeko gai delako egilea. Narrazioak, ondorioz, nahasia behar du, derrigor; ordena logikoak pikutara bota eta inertziaren indarrez idatzitakoa. Paddyk indarra transmititzen du beste ezeren gainetik. Kerouacek lanei jazzaren erritmoa eman nahi ziela esaten zuen, erritmo nahasi bat, nahastu eta agertu-desagertu zebiltzan pertsonaia eta istorio mordo eta indartsuekin.
Ez naiz Paddy Rekalde eta Jack Kerouac parekatzen ari, baina, kalitatezko lanez eta literatur sariez eztabaidatzen dugun honetan, ezin aipatu gabe utzi horrelako lanak ere. Arreta gutxi eskaintzen zaie beste idazleei, zirkuitu establezitu eta kanon akademikoz kanpokoei. Arreta gutxi eskaintzen zaie, gutxi irakurtzen dira, gutxi zaintzen ditugu. Gure eskuinaldean kolaboratzen zuen Paddyk, eta bere zutabeak irakurtzeko ohitura zuenak badaki zer topatuko duen berak idatzi liburuetan.
Paddyri, Kerouacek jazzarekin zuen loturarik ez, baina 70eko hamarkadaren amaieran eta 80koan hain garrantzitsu izan zen punk eta rock gogorraren arrastoak ikusi ahalko zaizkio liburua irakurrita. Pertsonaiek ez dute barnizik, “Whiskey koloreko gauak” lanean bezala, eta lan zaharretan ohikoak bilakatu ziren Irlandarako bidaia, alkohola, tabernak eta bestelako mila ezaugarrik ere bizirik jarraitzen dute lan lodi honetan. Pop kulturak inguratu gaituen garaiotan, jenio txarra eta bizitasuna ditu Paddyk lagun. Punk revivala espiritu eta kontakizunetan, eta liburuko titulua disko batena izan zitekeen. Hori da liburu honen pena.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi