« Baina izan ote da inoiz Marcel Schwob-ik? | Aurpegien dantza »
Bazterreko ahotsa / Ana Urkiza / Elkar, 2002
Esnaera Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-10-27
“Gaur emakume izanik esnatu naiz”, irakurtzen da liburuko lehen poemako lehen bertso-lerroan. Poema bera era honetaz da amaitzen, edo amaitzen: “Gaur, emakumea naizela konturatu naiz”, kontzientzia, norberak norberaren izaeraren jabe izatea amildegian erortzea baita, edo Plutarkok zioen moduan “hondoa jotzea”, besterik gabe. Amildegian erortzen hastea da, kontzientziak haraxe baitaramagu, gure izaerak, gure izateak, gure izanak ere bai, amaiera jakina dutela baieztatzera. “Banoa egunero/ amildegiaren aterantz…”, da beste poema baten amaiera. Gaur emakume izanik esnatzen dena, gaurtik aurrera emakume izango da, bere esanahi betean, izateaz gainera, jakin egingo duelako emakume dela. Eta emakume izateak dakar berarekin are ozenago esan behar den ahotsa, isiltasuna urratuz, isiltasuna apurtuz, isiltasunaz harantzago eramanik bizitza, emakume gorputza. Baina ez da erraza, emakume ahotsa, gehienetan, bazterreko ahotsa baita, bazterretik entzuten den ahotsa, bazterreko izaki lausotu batek oihuka azaltzen duen ahotsa.
Emakumeak, bere emetasunaz ohartu ondoren, bere bidea egin behar du, emakume adela adierazteko. Halaxe du patua; halaxe egin izan dute antzinako denboretatik hona beren buruen jabe izan direnek, lehendabizi zer diren aldarrikatu, eta gero munduari erakutsi direna direlarik direnean. Baina munduak askotan ez dio kasurik egiten zer den dakienari, eta mina eragiten dio: maitasunaren ondorengo mina, emakumeak maitasuna behar baitu zer den adierazteko, iturriak ura behar duen bezala, eskuzabal banatzeko, eta era horretan iturri dela adierazteko. Maitasuna alaia da, maitasuna den arteino; gero, beste zerbait da, mina, ezamorea, auskalo. Maitasuna eta sexua, grina bera adierazteko hitzak: bata moralkeriak lizundua; bestea bere helburu berak, plazerak alegia, akitua, itxia. Poema-liburua hasi den bezala amaitzen da, emakumearen esnaera adieraziz.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi