kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Andraizea / Irati Goikoetxea / Erein, 2014

Izena direnak eta izenik gabe direnak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2015-03-08

Egilea matematikaria dela aprobetxatuta formari kopuruetan begiratuko diogu: 14 ipuinek osatzen dute lan hau, haietatik 12k emakume izen bat dute izenburu eta 2k “gizona” eta “emakumea”. Ipuin gehienek 6 orri inguruko luzera dute, baina Sara izenekoa orri batekoa da. Ahots narratiboari dagokionez, 3 ipuinetan protagonistak 1. pertsonan kontatuta daude, eta 2tan agertzen da “ni” batek “zu” bati kontatzen diola istorioa.

Protagonistak emakumeak dira liburuaren eta ipuin bakoitzaren izenburuetan ikus daitekeenez, baina gehienetan ez dute haiek hitz egiten, besteen begiraden argitan ezagutzen ditugulako. Izenburuak hego haizeari eta zoro haizeari egiten dio erreferentzia, irudimenari, fantasiari, pentsamendu magikoari lekua eginez kontatzeko moldean. Ahozko literaturako hitz jolasak eta irudi-kateak dauzkagu orriotan, errepikapen, kolore eta zentzumenen erabilerarekin batera ametsetako mundu batean kokatzen gaituen estiloaz. Izan ere, Virginia Woolfen hurrengo aipua agertzen da ipuinetako batean, lan honen tonua zein den argi erakusten duena: “Bizitza amestea da. Esnatzea da hiltzen gaituena”.

Estilo alai eta jostaria izan arren gai sakon eta gatazkatsuak agertzen dira ipuinotan: zahartzaroa, heriotza, galera, dolua, abandonua, hausturak, maitemina, beldurra, pobrezia, bazterketa soziala, (botere) harremanak, tratu txarrak, inkomunikazioa… “Bizitzaren zuloak”, “itota ibiltzen ikasi duten pertsonak” eta “sarrailarik gabeko ateak” agertuko zaizkigu tarteka. Baina bereziki “izena duenak izana du” esaerarekin egingo dugu topo etengabe. Izena —eta hari lotutako izana— duten edo izenik ez duten —baina badiren— pertsonak izango ditugu; batzuek haien erdipurdiko baldintzak onartu eta horiekin aurrera egingo dute, eta besteak aldaketarako puntuan topatuko ditugu irakurketan.

Amaitzeko, irakurle, Adela ipuineko pasarte bat ekarriko dugu narrazio hauetan topatuko duzunaren erakusgarri: “Uxue saiatzen da horrelakoetan begiak txiki-txiki jarri eta urrutira begiratzen, baina ez daki oso urrutira iristen ote zaizkion. Begiak. Irudimena bai, irudimena oso urrutira iristen zaio, eta horrek salbatzen du betaurrekoak janztetik. Bestela betaurrekoak erabili beharko lituzkeela uste du”.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak