kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Islandiera ikasten / Antonio Casado da Rocha / Utriusque Vasconiae, 2014

Laba moduan Jose Luis Padron / Bilbao, 2015-03

Antonio Casado da Rochak (Donostia, 1970) euskarazko bere bigarren olerki liburua argitaratu du, Islandiera ikasten, eta Utriusque Vasconiae argitaletxearekin aurkeztu du.

Antonio Casadok asko du ikasteko, beti prest dago inguruko pertsonengandik eta egoeretatik ikasteko, eta asko du erakusteko, beti hartu du ikasitakoa besteoi erakusteko astia, baina leziorik emateko asmorik gabe, ahoz nahiz idatziz eta hainbat hizkuntzatan, EHUko ikertzaile jardunean, Euskadi Irratirako kolaboratzen, High alaitasuna bere blogean edota aurretik gazteleraz eta ingelesez idatzitako haren liburuek eta euskarazko bigarren honek frogatzen dutenez.

Islandiera ikasten honetan benetan islandiera ikasteaz mintzo da, baina islandiera izan daiteke mendeetan zehar ere iraun duen gure ama hizkuntza, euskara ikasteko bidean ere jarri baitzen Islandian aspaldi egin zuen egonaldian. Horregatik metaforikoki ulertzen saiatu beharra dago islandiera ikastearena, irakurleak eskuetan hartuko duena Euskal Herriko gizartea eta geure burua haren aurrean ikusteko ispilu bat izango baita.

Liburuaren muina, beraz, ez da Islandia, ez bakarra behintzat, Ur Apalategi editoreak aurkezpenean esan zuen moduan, “txikia eta periferikoa denarekiko hurbiltasuna, enpatia eta identifikazioa ikastearen metafora iradokor” bihurtzen baitu poetak liburua.

Hizkuntzen bizitza, burujabetza, familia eta harremanak dira liburuko sumendi konkretuak, paisaia abstraktuak edota lur arinak zapaltzen duten gaietako batzuk. Eta egileak ekartzen ditu euskal bertso tradizionalarekin edota ingelesez literaturako formekin zein filosofia poetikoarekin jolastuz.

Islandiera ikasten munduaren eta gizakion bizitzaren ezaugarri den ziurgabetasunean, eskasia horretan bizi izateko proposamen existentzial latza bezain erakargarri eta ederra da. “Ez da euskaldun berri baten poesia. Onerako edo txarrerako, poesia da eta kito”, ederki aldarrikatu du Casadok. Poesia da, eta laba moduan zabaltzen da, pitzadura handiak sortuz hizkuntzaren eta lurraren artean, errealitatearen eta bizitzaren artean.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak