« Basakeriaren normaltasuna | Lau pareten arteko gerrak »
Ilunpeen bihotzean / Joseph Conrad (Iñaki Ibañez) / Elkar, 2014
Izuaren muinean Javier Rojo / El Correo, 2015-02-21
Liburu batzuk irakurtzea bizitza-esperientzia izan daiteke. Eta iruditzen zait Joseph Conrad bezalako idazle baten lan batzuekin horixe geratzen dela. “Ilunpeen bihotzean” euskaraz irakurtzeko parada du irakurleak, Iñaki Ibañezen itzulpen bikainari esker, eta uste dut liburu hau ezagutzen ez duen irakurleak ezin diola Conraden munduan barneratzeko aurkezten zaion aukerari uko egin. Jatorrizko nobela liburu moduan XX. mendearen hasieran agertu zen, eta bertan kontatzen da Marlow izeneko marinelak Kongon egiten duen bidaia Kurtz-ekin topatzeko. Kongo Belgikako erregearen lorategi pribatua zen momentu hartan eta handik etekin ekonomikoa ateratzeko izugarrikeria zen ohiko instrumentua. Marlow-k Kurtz-engana ibaian gora doan bitartean hausnartu egiten du. Beste edozein idazleren eskuetan, halako narrazioa aitzakia ederra bihurtuko zen abentura exotikoak kontatzeko. Joseph Conradek alde batera uzten du halako abenturak aurkeztea. Bere literaturan pertsonaien barne-jokaeren nondik norakoak azaltzen ditu, eta halaxe egiten du hemen. Kongon dagoen bitartean, bakardadeak eta inguru erasokorrak gaixotu egin dute Kurtz, fisikoki eta moralki, eta Marlow-ren eta Kurtz-en arteko kontrajarpenetik sortzen zaigu nobela.
Bestalde, idazleak berebiziko arreta jartzen du deskripzioetan, beti saiatzen baita zehatza izaten, momentu bakoitzean hitz egokia aurkitzen. Ez dugu ahaztu behar Conraden ama hizkuntza ez zela ingelesa, idazlea Polonian jaio baitzen eta heldua izan arte ez baitzuen ingelesa menperatu. Agian horrexegatik saiatzen da beti hitz egokia bilatzen, bere burua jatorriz berea ez zen hizkuntza-esparruan kokatu behar zuen-eta. Hori dela-eta, askoz miresgarriago iruditzen zait itzultzailearen lana.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi