kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Kapital publikoa / Jose Luis Otamendi / Susa, 2014

Arnas eta hausnar Harkaitz Cano / 111 aldizkaria, 2015-02

Niaren hezur bizia biltzen duen mami sozialaren ehundura poetikoa da Kapital publikoa. Ni indartsu bezain liriko batetik mintzo da poeta oraingoan ere, baina ez da ni egolatra bat, inguruarekin eta ingurukoekin senidetzea bilatzen duena baizik, orbel eta euri usaineko eguratsarekin eta gu denok garen eguraskiloekin negoziatzeko prest dagoena, noiz samur, noiz gordin, beti hitz neurtuaren jabe, beti dotore (“nik diot/ ez garela kukuak geure izena soilik kantatzeko”). Ez dago poeta askorik poemaren arnasa Jose Luis Otamendik bezala ematen duenik, trinko eta erraz. Eta, batez ere, ez dago poeta askorik poemaren arnasa hausnar bilakatzen dakienik, hain modu naturalean.

Kapital publikoa bilduman Erlojuen mekanika hartako torlojuei beha segitzen du Otamendik: “gaur hamabost urte/ lurrean zuloa egin eta/ aita sartu genuen”; “lau milioi urte barrurako/ iragarri dute munduaren azkena/ zientzialari lagunek”. Denborari izkin egin ezin diogunez, harentzako neurgailu ezberdinak bilatzen ditu poetak bere ingurune gertukoaren eta giza biologiaren behaketatik: “bizirik nago/ eta orain noiz arte jakitea baino/ noraino jakiteak dit ardura”. Mesfidatia da emanda datorrenarekin —bere eginbeharretako bat da hori—, baina mesfidantza hori ez da kritika ezkor batean agortzen, esploratu egin nahi dizkio gaurkotasunari gordean dauzkanak: “gaur euri txikia egingo duela/ esan zuten atzo/ hala ere balizko aukeren tankera hartu nahi diot egunari.” Zelulen fatalismo ttipiaren eta unibertsoaren patu larriaren artean, poetaren ahotsak tentuz haztatzen ditu egunerokotasunaren aukerak. Giza kondizioari aurre edo gain hartzen dioten gertaerekin dituen loturak eta harremanak ikertu edo berrikusten ditu etengabe. Gorputzaren eta bidearen zikina, memoriaren laburra eta denboraren lasterra… Munduan pikor huts bat baino ez garen ebidentziaren aurrean, zera aitortzen digu: “soinak beti du ezusteko atseginen bat”. Otamendiren noizbehinkako umore dosi leun eta doiak (“ekina ezinez desegina”) ez dira sekula ispilu deformatzaileak, geure irribarre erdia osoki izoztuta itzultzen diguten ispilu egiatiak baizik.

Badira poemarioan kontzientzia azterketa sakonak (Hurre) zein kritikoak (Gaitzespenak), eta baita irakurri ondoren derrigorrezko etena eskatzen duten zirrara-eragileak ere (Jon Anzari eskainitako Murmurio halako bat alarau isil antologikoa, kasu). Hautua poema, bere aldetik, hizkuntz aukeraketaren gainean aspaldi irakurri dudan poemarik beteena da, hemendik ehun urtera ere —baldin eusten badiogu— berdin-berdin irakurri ahalko dutena abenduaren 3an.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak