« Joan-etorriaren menpe | Gerra txikia »
Poesia kaiera / Emily Dickinson (Angel Erro) / Susa, 2014
Eguzkien triskantza bezain leuna Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2014-11
Udazkenarekin iritsi zaigu postontzietara Emily Dickinson (1830, Amherst, Massachusetts, AEB-1886, Amherst, AEB).
Estatubatuarraren poemen antologia, Munduko Poesia Kaierak bildumaren laugarren alerako Angel Errok itzulitako poemek osatzen dute.
Obra oparoko poeta izan zen Dickinson (1.800 poema inguru), nahiz eta hil arte bere poesia zirkulu murritz batean soilik izan ezaguna. 1886 aurreko urteetan familiako kide ugari hil zitzaizkion. Bera gaixotu eta urte horretan hil zenean, haren ahizpa Laviniak bildu zituen utzitako poemak. Hala, 1890. urtean argitaratu zen lehen liburua. Ordutik, hainbat edizio argitaratu dira, aurretik argitaratu gabeko poemekin osatuak eta egituraketari dagokionez moldatuak.
Gaur egun, AEBetako oinarrizko poeten artean kokatzen da, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dira bere poemak. Bere poesia gaizki ulertua izan dela esaten da, bertsio, edizio, eta itzulpen ezberdinek Dickinsonek esan nahi zuena aldatu dutelako. Batzuetan kontrakoa esateraino. Horregatik, gaur arte irauten duen idazle puritano, kontserbatzaile eta bakartiaren irudia desegin eta gela propio batetik idazten zuen idazle indartsu, moderno eta sakona aldarrikatzen dute hainbat ikerlarik. Kontu handiz hautatutako hitz, maiuskula eta zeinuek, bakana eta murgiltzeko zaila den poesia osatzen dute, heriotzaz, naturaz, arteaz, bizitzaz mintzo dena. Batzuek bukolikotzat jotzen dute, beste batzuek politikotzat.
Poesia honela definitu zuen gutun batean Dickinsonek:
“Liburu bat irakurri eta gorputza suak berotu ezin bezain hotz uzten badit, badakit hori poesia dela. Nire buruaren gainaldea kendu balidate bezala sentitzen badut, badakit hori poesia dela. Horiek dira nik jakiteko modu bakarrak. Ba al dago beste modurik?” (342a gutuna, T.W. Higginsoni idatzia).
Hoberena, liburua hartu eta froga egitea.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza