« Aldatzen dena eta ez dena | Zinegotzia »
Zorion handiegia / Alice Munro (zenbait itzultzaile) / Meettok, 2012
Kontakizunen bizia Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2014-02
Alice Munrok (1931, Ontario, Kanada) ezin konta ahala kontakizun labur, kontakizun bilduma eta nobela bat (Lives of Girls and Women, 1971) argitaratu ditu.
Sari garrantzitsu andana jaso du orain arte, eta nahiz eta lehenago ere Literaturako Nobel sarirako hautagai gisa aipatua izan, 2013an jaso zuen sari entzutetsua. 2012 amaiera aldean Meettok argitaletxeak ekarri zuen lehen aldiz gure artera, 2009 idatzitako Zorion handiegia (Too Much Happiness) ipuin bilduma euskaratuz.
Gaur egungo ingelesezko literaturako erreferenteetako bat da Munro. Narratibarako erraztasuna, egoerak sortzeko duen era eta estilo errealista xumea dira ‘Txekhov kanadarra’ deitu izan dutenaren bereizgarrietariko batzuk. Zorion handiegia bilduma hamar kontakizunez osatua dago; Egurra kontakizuna izan ezik, beste guztiak The New Yorker eta Harper’s aldizkarietan argitaratuak. Liburuan zehar Ontario eta idazlearentzat gertuko lekuak diren toki eta nondik-norakoak azaltzen zaizkigu, azken ipuinean (liburuari izena ematen dionean) izan ezik. Azken kontakizun horretan, Sofia Kovalevski matematikariaren azken egunak kontatzen ditu, bere ohiko gai eta kokapenetatik aldenduz.
Euskaraz behar genuen irakurri halako obra oparoko idazle bat, eta Nagore Tolosa, Aiora Jaka, Itziar Otegi eta Naroa Zubillagari esker badugu horretarako aukera, Jokin Zaitegi sariketari itxaron beharrik gabe. Gaur egungo panorama literarioan bere lekua duen idazlea da Munro, eta aurrerantzean ere irakurlegoak eskertuko du euskaraz bere lan gehiago irakurtzeko aukera izatea.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi