« Kontakizunen bizia | Castelao akrata balitz »
Zinegotzia / Fermin Etxegoien / Erein, 2013
Zinegotzia Usoa Alberdi Fernandez / Aizu!, 2014-02
Uste dut Alfred Hitchcock zinema-zuzendariak esaten zuela film baten lehenengo eszena dela garrantzitsuena, horrek harrapatuko duelako ikuslea bukaeraraino; hori gertatu ezean, suspensearen maisuak porrot hutsa irizten zion azken emaitzari.
Badirudi Etxegoienek oso kontuan hartu duela hori eleberri honetan, aurren-aurreneko esaldiak benetako jakin-mina pizten baitu irakurlearengan, herrialde honetako politika kontuetan gutxieneko interesa edukiz gero, noski. “Eskumako zinegotzia berandu esnatu zen Euskal Herriaren independentzia bere eskutik etorri zen egunean”, horixe hasiera-lehergailua; eskumako zinegotzia eta independentziaren lorpena esaldi berean jarrita, nahikoa irakurketan aurrera jarraitzeko.
Promesturiko independentzia gauzatuko den unera arte, beharbada espero litekeen akzioa baino, gai ugariren inguruko hausnarketa da nagusi (lehen eta oraingo politika eta politikariak, familia, herria, begetarianismoa, gurasotasuna…), bereziki eskumako zinegotziaren ikuspuntutik. Horregatik, gogoeta sakon zein arinagoak etengabe harilkatzen direnez, batzuetan zail gerta dakioke euskara ikasleari ñabardurez jabetzea, edo ideiak beren osotasunean konprenitzea. Izan ere, ez gutxitan, euskaraz irakurtzen ohituta dagoena ere nahiko erraz gal liteke sakontasunaren bidean, baita helmuga zein den ahaztu ere.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero