« Axolagabe | Euria, eder, hildakoen lurraldean »
Zure hatzaren ez galtzeko / Itxaro Borda / Elkar, 2014
Mundutik igarotzea Javier Rojo / El Correo, 2014-11-08
Itxaro Bordak beti erakutsi izan du sentsibilitate berezi bat poesia egiteko. Sentsibilitate hori batzuetan kontrolatu nahi lukeen uholdearen moduan aurkezten da, idazlea ahulezia erakusteko beldur izango balitz bezala, sentiberatasun hori adieraztea irakurleen aurrean defentsarik gabe utziko balu bezala. Baina sentsibilitatea hor dago, eta nolabait atera behar da, eta gainez egiten duenean, erraiak hunkitzen dituen poesia bihurtzen da. Honexegatik, alde batetik sentsibilitatea kontrolatu/ezkutatu nahirik baina bestaldetik bere kasa leher egiten duelarik, Itxaro Bordaren poesiak bi alderdi dituela esan daiteke. Hitz zakarren ondoan hitz leunak agertzen dira, minaren ondoan goxotasuna, edota bi osagaiok lotuta.
Gauzak honela, fatalitate moduko batek bideratzen ditu gizakien urratsak. Eta kontrolatzerik ez dagoen fatalitate horren aurrean poeta galduta sentitzen da, baina ez etsita. Aurre egiteko, amodioa dago, edota amodioaren oroitzapena, edota amodioaren itxaropena… amodioa ere amaitzen diren gauza horietako bat izanik. Eta gizatasuna: baztertuen aldeko aldarrikapen moduan uler dezakegu Itxaro Bordaren poesia, mendebaldeko erdigune aberatsetik baztertuta geratu direnen aldeko elkartasuna baita berea. Adierazgarria da poema hauetan zenbat toki desberdin aipatzen diren ikustea, euskalduna izateak mundukoa izatea esan nahi baitu, ezer ez zaigula arrotz alegia. Eta poemetan behin eta berriro toki desberdinak, batzuetan urrunak, aipatzen direlarik, hotelak bezalako ez-lekuen presentzia nabarmena da, mundu honetatik “igarotzea” baita gure patua. Eta, bukatzeko metrika ere aipagarri da: Bordak bertso libreak eta ahapaldi tradizionalak, kantuen letrak diruditenak eta sonetoak txandakatzen ditu.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi