kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Beltzuria / Ixiar Rozas / Pamiela, 2014

Beltzuria Jose Luis Padron / Bilbao, 2014-11

Emakume bat hondartzatik paseatzen doa, zeruan txingorraren aurreko zeru beltza dago, eta itsas ertzean lasaituta, emakumeak, emakume helduak, bere ahoaren eta ahotsaren indar guztiarekin, halako batean, esaten du: “A ze beltzuria datorren!”.

Irudi horrek hitz hori ahoratzen duen unean hasten da Beltzuria (Pamiela, 2014) Ixiar Rozasen liburu kaleratu berria. Gero, idazleak irudi hori beste irudi batekin elikatuko du, eta da jadanik desagertu den ahots batena. Desagertu den ahots hori Franzisko Elizalde Xamuio etxalartarrarena da, XIX. mende bukaeran jaioa, 1921. urtean Marokoko gerrara Pasaiatik abiatua, kaleko bertsolaria eta Rozasen aitona zena.

Beltzuria ez da, ordea, emakume heldu baten istorioa, ezta bertsolari baten istorioa ere, ahotsaren espazio politikoaren eta estetikoaren gogoeta baizik, eta gogoeta hori egiteko, Ixiar Rozasek hainbat bizitza istorio eta irudi zeharkatzen ditu, edo hobe esanda, bizitza istorio eta irudi horiek idazlea zeharkatu dutelako idatzi du liburu honetan ahotsaren espazio politikoari eta estetikoari buruz.

Idazlea Etxelarrera abiatuko da honako bi gauza hauen bila: Xamuioren aztarna fisiko baten bila, eta gero beltzuria hitzaren arrastoan, desagertzear dauden hitzak bilatzera doa. Ahotsaren bilaketa horrekin, baztertua izan den ahotsaren gaia ikertzen hamarkada darama Ixiar Rozas, hain zuzen ere ahotsa, hizkuntza eta gorputzaren artean dagoen espazioa ikertzen. Orduan, liburu hau, beste urrats bat da bide luzeko bilaketa horretan.

Euskal Herriak dituen idazle interesgarrienetako bat da Ixiar Rozas niretzat. Beti izan ditut arriskutsua, bakarra, ezberdina, korrontearen aurkakoa den bere giza eta sortzaile izaerak oso gustuko, haren itzalaren jarraitzaile bizkorra izan naiz. Beltzuria liburuaren arabera, bizialdi osoko testuinguru eta egoera pertsonal, profesional zein sozial eta politikoaren oinarri sendoak ezarri dituela iruditzen zait. Zalantzarik gabe, aurreko bere lan guztien gainetik gailentzen den maisu lana, obra gailena da Ixiar Rozasen ibilbidean. Egilearen ahots funtsezkoena agertzen da Beltzurian.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak