kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Harrian mezua / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2014

Krimenen atzean Javier Rojo / El Correo, 2014-11-01

Nobela honetan, hilketa izugarria gertatu dira Nafarroan. Gorpuak zutarri batzuei lotuta agertu dira eta kasua Leire Asiain inspektoreak ikertuko du. Foru Poliziako kidea den emakume honek gehienetan gizonezkoen esparrua izan den poliziaren barruan mugitu behar du, eta batzuetan eragozpenei aurre egin beharko die bere kondizioa dela-eta. Baina emakume polizia delarik, bere alde dauka ezaugarri bat: adimena. Indar fisikoan ments duena adimenaren bidez gainditzen du, batez ere polizia-ikerketa adimenaren jokoa izanik. Dena dela, zentzu estuan, Alberto Ladron Aranaren eleberria ez da polizia nobela. Krimen lazgarri batzuen ikerketa egon badago, baina ikerketa aurrera doan neurrian eta argumentua korapilatzen den heinean, nobela beltzean ohikoagoak diren osagaiak ere tartean sartzen dira, krimena argitzeaz gain krimen gehiago nola gertatzen diren ere azaltzen baitzaigu eleberrian. Azken finean “thriller” bat baita istorio hau. Dagoeneko iradoki denez, argumentua garatu ahala nahastu egiten zaigu, Asiain-eta krimen horien ikerketan aritzen direlarik, droga trafikatzaileak, proxenetak eta haur bahitzaileak ere agertuko baitira. Eta argumentu korapilatu eta nahasi honi batasuna ea koherentzia emateko (azken finean, honelako nobela batek eskatzen du bukaeran hari guztiak loturik geratzea), ETAren aurkako gerra zikina ere agertuko da tartean. Ladron Arana idazle trebea da, eta badaki oso ondo misterioaren hariak kontrolatzen irakurlearen jakin-mina pizteko. Eta ez du galtzen aukerarik kritika sozialik ere egiteko. Baina argumentua batzuetan hain nahasia suertatzen da, non ematen baitu dena antolatuta dagoela mosaiko batean bezala pieza guztiek azkenean bere tokia aurki dezaten, hau da, azkeneko azalpenaren logikari begira dagoela antolatuta dena hasieratik.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak