kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Urari ostutako poemak / Pako Aristi / Susa, 2014

Bizitza bera Javier Rojo / El Correo, 2014-10-25

Pako Aristik berriro ere egiten du agerpena euskal literaturan poema liburu batekin, “Urari ostutako poemak” izenburua duenarekin. Atzean geratu dira idazlea idazketa munduan hasi berria zelarik irakurleak probokatzeko asmoak, poema liburu hau helduaro baretik idatzita baitago. Poema liburu honetan Pako Aristik bizitzaz hitz egiten digu. Uler bedi ondo: ez zaigu bizitzaren inguruko xehetasunez mintzo, bizitza bera, bere esentzian, da hemengo gai nagusia. Eta Aristik aurkezten duen moduan, gaia ezin daiteke aurkeztu kontraesanik gabe, zeren batzuetan bizitza bidaiarekin eta mugimenduarekin konparatzen baita, eta besteetan, berriz, mugimendua arbuiatzen duen kontenplazio hutsarekin parekatuta baitago. Bizitzak alderdi asko izan…

Kontraesankorra dirudien objektuaren gaineko hausnarketa egiten duen subjektu poetikoak ere hainbat aurpegi erakusten ditu, batzuetan elkarri oso ondo lotuta geratzen ez direnak.

Alde batetik, subjektu anonimo bat daukagu, kontenplazioan bere izaera lausotzen duena, kontenplazio horretarako ikuspuntu hutsa izateraino, azken finean, bere burua “ni” baten bidez aurkezteko lotsatuko balitz bezala. Baina besteetan, subjektu poetiko horrek nabarmen aurkezten du bere nitasuna poetarekin identifika daitekeen “ni” baten bidez. Kasu hauetan subjektu erromantikoa ematen du. Eta ez da falta “ni” hori fikziozko subjektu baten errepresentazioa deneko poemarik.

Edonola ere, aurkezten den ikuspuntua ilun samarra da. Subjektu poetikoa (anonimoa, poeta zein fikziozkoa) helduaroan kokatuta dago eta, Jenaro Talensek esango lukeen bezala, bizitzaren parterik handiena artxibatuta daukala jakinda, lehenaldira begira dagoenaren ikuspuntua aurkezten du. Eta begirada desengainatu baina bare hori gauzatzeko, heriotza, bakardadea, amodio eza… hau da, poesian ohikoak diren gaiak ditu bidelagun.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak