« Barne galtzaileak | Eleberriaren sukaldea »
Zure hatzaren ez galtzeko / Itxaro Borda / Elkar, 2014
Bidaiatzeko hegalak diren poemak Mikel Asurmendi / argia.eus, 2014-10-17
Zure hatzaren ez galtzeko titulua irakurri, eta hatzaren beharrean hatsa irakurri ote nuen nago. Baionako Santizpiritu zubian imajinatu nuen poeta: goizean goiz lanera doan poeta alaia, gure hatsaren ez galtzeko poemak eskaintzen dizkigun poeta emea.
Hiru bide-eskaintza egiten digu Zure hatzaren ez galtzeko liburuak: norberaren baitarakoa, munduan gaindikoa eta jendarteari datxekiona. Liburu politikoa (sozioekonomikoa) da, politikoa molde poetikoan emana.
Liburuko poemok harainoko sentsazioa transmititzen dutela sentitu dut. Alta bada, poetaren baitatik sortuak izanagatik, poetak bere lagunen hatzaren bitartez idatzi ditu poemok. Bere egoa bezatu du nolabait eta besteon egoen hegalak eman dizkie poemoi. Egunero munduratzerakoan darabiltzagun hatzak aintzat hartu ditu poetak: norbanakoen hegal/egoak bildu ditu eta barnebildu bere baitan. Bidaiatzeko hegalak dira poemok.
Liburua a-soziala legez etiketa daiteke, baina sozialaz ere izenda daiteke. Botereen menpeko jendarteko norbanako a-soziala inor beste soziala baita, ene aburuz.
Gaztetan jendartean leku bila abiatu zen poeta triste hura poeta alaia bilakatua kausitu dut. Nazioarteko poeta egon badago euskal literaturan, eta horietako bat dugu Itxaro Borda. Oragarretik abiatua, Zuberoan eta Parisen ibilia, Baionan finkatua, munduan gaindi bidaiatzen bizitza emana. Poemotako hizkuntz anitzen arrastoak ditugu lekuko. Bidaia bakoitza poema bat da, eta halaber, poema bakoitza poetaren baitarako bidaia.
Zer da poesia, norberaren baitarako bidaia ez bada?
Liburu-bidaia poetiko hau, modu eta mundu zirkularrean kausitua da, Bereterretxen khantoria heldu zait gogora: Itxarok Ezpeldoiko “mundu primitibora” itzulia egitean Bernadette xerkatzen du: A ma belle inconnue… poema bidekoa lekuko.
Bernadetteren bizitza eta Itxaroren literatura sinbiosian doaz arras: lur arrasetik abiatuak, nerabezaroko zeruaren menturan bilatuak, bere-berezko zoru baten gainean gauzatuak dira… gaur egun. Bidaiaz bidaia bizitakoa, hizkuntza eta pertsona anitzen baitatik bildua da. Haurtzaroko zirimolan binbilikatua, Orreagako euskaratik iragazia, hainbat hizkuntzen eta bizipenen sinbiosia da bere poesia. Poetak lagun elemenia du bidaiotan, eta zernahi jendek bidaia dezake poema bakoitzean.
Aldiz, ageriko lagunak ez diren poemetan natura gailentzen da, poetaren berezko emetasuna molde basan emana. Eta, halarik ere, basatasun horretan, eleak, hitzak eta berbak batua delakotik iragazten ikasi du poetak. Gabriel Arestik behialako amak nola, halaxe laudatzen du Itxarok bere burua. Ama baita, izan. Misteriozko ama hau Ainararen laudorioz, Larrunen gora poeman duzu ageri. Hatza ez, hatsa bakantzen zaio poetari istant batez.
Ama izatetik emera bidaia egitea aldarrikatzen du poetak. Beronek idatzia honelaxe neronek irudikatua: Itzar hadi Ainara! Hegaldatu zaitezte ainara guztiak! Emea izateaz beste, erabakimena da zuen egitekoa. Nolatan aitaren etxea zutik atxiki, amaren etxea eroria bada.
Enegarren aldiz heldu zaigu Borda emea, Itxaroz beterik. Lerro librean nahiz bertso lotuan. Errimaz eta soinuz, molde goxoagoan, irakurleok/bidaiariok limurtu nahian. Poeta bidaia handirako partitzeko prest dago beti, sukarra zainetan, beldurrarendako soraioa.
Bidaide nauzu Itxaro. Munduaren bestaldera joanik ere, jina zara. Oharturik edo ohartu gabe, munduaren itzulia egina baituzu jada.
Itxaro alaia! Itxaro pena. Itxaro mentsa. Itxaro pentsa!
Oi Itxaro! Haltzak ez dü bihotzik, ez gaztanberak hezürrik.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez