« Bidaiatzeko hegalak diren poemak | Eguneroko gerra »
Argiaren alaba / Yolanda Arrieta / Egilea editore, 2014
Eleberriaren sukaldea Javier Rojo / El Correo, 2014-10-18
Zer dela-eta ez da plazaratu liburu hau argitaletxe konbentzional batean autoediziora jo beharrean? Argumentuaren abiapuntuan izeba-iloba batzuek egiten duten bidaia dugu. Bidaia horrek Mirari deitzen den iloba, 17 urteko gaztetxoa, bere arbasoen lurraldera eramango du Bizenta Mogel idazle klasikoaren aztarnen bila. Eta izebaren eskutik idazle horren bila dabilelarik, hari buruzko liburu bat idatziko du, non Bizenta Mogelen aztarnen bila egindako bidaia kontatzen den…
Liburua hainbat arrazoirengatik da interesgarria. Lehenengo eta behin, metafikzioaren alorrera hurbiltzen delarik, literatura egiteko prozedurak nabarmendu egiten dizkigu. Nobela bat idazteko sukaldea erakusten digu idazleak, literaturaren funtzionamendua ezagutzeko beharrezkoak diren hainbat alor aipatuz. Bestalde, garai bat (Bizenta Mogelen garaia, erregimen zaharraren gain behera gertatzen denekoa) begi bistan jartzen digu, historia liburuetan dagoen informazioa bizirik sentitzen ditugun pertsonaia batzuen marko moduan aurkeztuz eta Bizenta Mogelen itzala argituz. Eta hirugarrenez, idazkerak berak ezaugarri interesgarriak ditu, erregistroak eta forma dialektalak egoki erabili daitezkeela erakutsiz. Tira, liburuan dena ezin daiteke perfektua izan, eta nire ustez azken bi zati laburrak (liburua lau zatitan dago banatuta) pixka bat soberan daudela iruditzen zait, literaturaren ikuspuntutik begiratuta behintzat.
Hori guztia kontuan hartuta, azken bolada honetan euskaraz irakurri ditudan liburuen artean interesgarrienetako bat iruditu zait Yolanda Arrietarena, eta berriro ere hasierako galdera etortzen zait burura: Zer dela-eta ez da agertu argitaletxe komertzial batean? Espekulazioak baino ezin ditut egin eta espekulazio gehienetan euskal literaturaren sistemaren ajeak nabarmentzen dira.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui