kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bazterreko ahotsa / Ana Urkiza / Elkar, 2002

Emakumearen bazterrak Jon Kortazar / El País, 2002-10-07

Bazterreko ahotsa Ana Urkizak argitaratzen duen bigarren poema liburua da, eta oraingoan Elkarlaneanen poesia sailean eman du plazara.

Norbaitek esan du feminismoa egungo marxismoa dela, ez soilik bere ahalmen iraultzailea garbi geratzen delako, eta, ondorioz, munduaren aldaketa sortzeko itxaropena dakarrelako, baizik eta fedez eta entusiasmo handiz jarraitzen delako.

Liburua irakurtzen dugularik ezin alde batera utzi poema-sortak duen tonu berritzaileari.

Izenburuan dago lehendabiziko aldarrikapena: emakumearen ahotsa bazterrekoa da, eta periferiaren ordez, gunea hartu nahi luke. Poemategiaren lehen bertsoak ere aldarrika egiten du, eta kontzientzia hartze baten berri eman du: “Gaur emakume izanik esnatu naiz. Gaur, emakume naizela konturatu naiz”.

Izaki biologikoa izakiaren kontzientzia nola bihurtzen den ikusterakoan gauzatzen da poema liburu hau. Biologia ideologia bihurtzen den heinean hartzen du hizpideak joan-etorria.

Ana Urkizaren poesian egunerokotasunaren aipamenak garrantzi handia duela esango nuke, badutela ikusitakoak eta bizitakoak bere indarra, eta handixe hasten da poetaren ahotsa idazten.

Batzuetan hitz jokoak edo gogo zorrotzak ematen dio hasiera poemari. Bestetan egoeren zertzeladek bidaltzen dute poemaren gaia, eta hirukoiztasuna planteatuz bukatzen da testua: hiru ahapaldiz osatzen delako poema (Ezustekoa, Galdera bat, Armairu bete desio, Urruti da oihartzuna), hiru errepikapenez adierazi (Katea ez da sekula apurtzen, Ibaiaren sorburuan), edo hiru kontzeptuen artean eraiki eta formulatu (Bizitzaren ardatza, Espermatozoidea).

Nik ez dakit baina, agian, modu bitakoak dira Ana Urkizaren poemak: edo norberaren bizipenetik sortzen direnak, edo pentsakizunaren ahotsez sortzen direnak. Zer esanik ere ez, barne esperientzia erakusten dutenak ditut gogokoen, besteak ahuleziaz jantziak ikusten ditut, egitura bera aurretiaz ikusteko modua dagoelako.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak