« Patuaren bideetan | Emakumearen bazterrak »
Errua eta maitasuna / Markos Zapiain / Elkar, 2002
Iritzia eta testua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-10-06
Kritika liburua era askotara har daiteke, nahi izanez gero, kritikari baten iritzi-bildumatzat, esaterako; irakurgai-gidatzat ere bai, edo literatur testu soiltzat. Kritika lan ontsu batek hiruretatik zerbait behar luke: iritzia, noski; gidaritza ere bai, kritikatzen den liburuaren nondik norakoa azalduz, nondik norakorik balu behintzat, beti gertatzen ez dena, noski, liburu askok ez baitute ez hanka ez bururik, baina tira. Kritika lan ontsu batek, azkenik, literaturatik ere zertxobait behar luke bere baitan, literaturaren eredutik azter daitekeen testua, literaturaren ikuspegitik har daitekeen testua alegia. Markos Zapiainen hau kritika liburua denik ezin uka. Alde batera utziko dut, nahita, sarrerako testuan kritikariei buruz, iruzkingileei buruz esaten dituen kontuak; kritikariaren beraren burua zuritzeko, goratzeko edoeta erakusteko balio baldin badu halako saioak, berarentzat hobe. Nik ikusten dudana da liburu-zerrenda polita aztertu duela Markos Zapiainek. Ez dira, noski, aztertutako guztiak nire gustukoak, baina gustuak jakina, ugariak dira, eta desberdinak, lorategi bateko loreak bezala. Edo behar lukete izan, inperatibo kategorikoa zilegi baitzait. Gustatu zait filosofiari ematen dion garrantzia, liburu asko filosofiaren alorrean sailka baitaitezke, eta esan dezadan, gainera, ez direla irakurterrazak. Itzulpen lan dezente ere aztertu du era berean, eta ezin esan liburuek halakorik merezi ez dutenik, zoragarriak baitira gehienak. Horretaz gain, ikusten da zein diren egilearen liburu kuttunak, euskarazko literaturari dagokionean behintzat: Borda, Izagirre, Jimenez, Xabier Mendiguren, Jabier Muguruza, Jose Luis Otamendi, Saizarbitoria, Txiliku, Txillardegi, Urrutia, Juan Luis Zabala.
Lagungarria da liburua, iritziak eta testuak batak besteen aldean jartzen baititu, gero irakurleak bakoitza epai dezan.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi