kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Piztutako etxea / Felipe Juaristi / Erein, 2014

Inoiz ez efimeroa Igor Estankona / Argia, 2014-10-05

Finezia bat badauka Felipe Juaristik bakana euskal poesian (Leterena, Anselmirena, Arregi Diaz de Herediarena?) klasiko moderno bat irakurtzen ari zarela sentiarazten dizuna. Benetako poesia dastatzeko aukera dauka berriro irakurleak, daukan forma hau hartu aurretik saiakera tankera hartua zuen liburu honekin. Heraklitorekin hasten da, hasi ere, azkoitiarra: “Ezustekoa dena ez baduzu espero, ez duzu sekula aurkituko”.

Pasioa, maitasuna, ona eta gaitza… bizi-pozaren eta bizi-minaren artean ei dabilen poetaren Piztutako etxea iluminazio bat da hizkuntzarena.

Madrileko La Casa Encendida-n idatzi du poemarioa, horra titulurako arrazoi agerikoa. Baina Felipe Juaristiren ezkutuko eta alegiazko etxe piztua bestelakoa da. Haren leihoetatik dator argi bat, su bat platonikoa, poesia absolutua eta pitzadurarik gabea. Potentzia kanoniko guztiarekin hitz egiten digu denboraz, esate baterako: “Hemen hotza dago,/ eta eskuak zimurtzen dira,/ begiak lausotu/ eta pisudun bilakatzen./ Oroit zaitez diote,/ minik ekarriko ez balu bezala/ mundu horretara itzultzeak”.

Zehaztasunak eta lexikoaren hautaketak zerikusia daukate. Sakontasuna pedantekeriarik gabe eskaintzen da, arintasuna arinkeriarik gabe. Hausnarketaren tonu pausatua eta presarik gabeko bitalismo bat dira liburua hain atsegin bihurtzen dutenak, hain arnasa luzeko. Abstraktutik sentsazio konkretuetara salto zelan egiten duen ikusgarria da, izkina egiteraino astuntasun berezkoari: “Ez gara denbora,/ ez baikara betirakoak./ Denbora bada,/ gugandik kanpo,/ bero dagoen tokiren batean”.

Juaristi irakurriz ikasten du batek zelan esan zerbait ahalik eta ederren, ahalik eta osoen. Bizitzak malenkonia sorrarazten dio, eta era berean maite du aurrera egite hori, hilen pisua biziek eroate obligaziozko hori. Gizaki sentiberaren tolesdurak eta inpotentziak eta ezinak deskribatzen dira beraz Piztutako Etxean, baina modu guztiz patxadatsuan. Libre eta era berean esklabo dela badakienaren kontzientziarekin idazten du Juaristik, juzgatu barik, espantu barik: “Sufritzen eta gozatzen,/ odoletan galtzen gara/ eta zauriak erakusten”. Eta gogoa ematen du elkartzeko kritika honetara beste ahapaldi batzuk, konbentziturik ez dagoen irakurleak ikus dezan nola egin daitekeen abangoardia betiko materialekin, garra artifiziorik gabe.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak