« Autoko leihotik | Inoiz ez efimeroa »
Gerra txikia / Lander Garro / Susa, 2014
Gurasoen gerrak Javier Rojo / El Correo, 2014-10-04
Azken urte hauetan, literaturaren aldetik, euskal gatazkara hurbiltzeko hainbat saioren lekuko izan gara. Izan ere, ETAk borroka armatua alde batera uzten zuelako aldarriaren ondoren, idazleak askeago sentitu bide dira gatazkaren berri modu desberdinetan emateko, ikuspuntu bereziak eskainiz. Joera honen barruan kokatuko genuke Lander Garrok idatzitako “Gerra txikia” nobela. Argumentuaren oinarrian, Ipar Euskal Herrira ihes egin behar duen errefuxiatuaren semeak eskaintzen duen ikuspuntua dugu. 80ko hamarkadaren hasieran gaude eta aitak iparraldera ihes egin ondoren, emaztea eta seme-alabak hara joango dira berarekin elkartzeko. Teknikaren aldetik narrazioa tradizional xamarra da (narratzaileak hirugarren pertsonan kontatzen du istorioa, gehienetan lehenaldian), aitarekin elkartzera Iparraldera doan seme gazteenaren ikuspuntua azalduz. Bertan, hara eta hona egiten dituzten bidaietan, hamar urteko haur baten begirada injenuoarekin egiten dugu topo. Xabik ez du ondo ulertzen zer dela-eta utzi behar izan duen bere etxea badaezpadako bizitza batean sartzeko. Lotsati xamarra da, eta Iparraldean finkatzeak, besteak beste, ikastola berri batean matrikulatzeko beharra ekarriko dio. Egokitzeko ahaleginetan topatzen dugun bitartean, errefuxiatuen eguneroko bizimodua kontatuko zaigu, GALen presentzia eta poliziaren jazarpena barne. Poliki-poliki bere inguruan gertatzen denaz ohartzen hasiko da. Nerabearen hasieretara pasatzeak ekarriko dio kontzientzia hori, gatazkaren parte sentituz. Gatazka gurasoen gerra da eta haurrak zeharka daude inplikatuta, ondorioak pairatzen. Testuinguru honetan, bere lekua bilatzen duen nerabe baten istorioa azaltzen da. Anaia-arreben arteko tirabirak, lehenengo arazo sentimentalak eta batez ere aitarekiko harrema kontagai direlarik. Egia da batzuetan nobela hau nahiko topikoa dela… baina agian gure errealitatea bihurtu zaigu oso topiko.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi