« Epopeia onomatopeiko emea | Gurasoen gerrak »
Larremotzetik / Hasier Larretxea / Erein, 2014
Autoko leihotik Ibon Egaña / Deia, 2014-10-04
Bi poema liburu argitaratu ostean, narratibari heldu dio Hasier Larretxeak liburu berrian. Azken urteetako literaturan (euskal zein ez) joera diren bi ezaugarrik markatua da baztandarraren lana: niaren literaturaren esparruan erro-errotik kokatzen den lana da, batetik, Larremotzetik, autobiografiatik oso hurbil dagoena (autobiografia petoa ez bada), eta bestetik, egitura fragmentarioduna. Beste joera eta gai zenbaitek, aldiz, bereizten dute Larretxearena beste antzeko lanetatik: geografiari eta paisaiari emandako lekuak, prosaren lirikotasunak edo subjektu homosexualaren zentraltasunak, besteren artean.
Lan autobiografiko bati espero zaion gisan, subjektu baten sorreraz mintzo da Larretxea liburuan. Subjektuaren sorreran senideekiko zein inguru hurbilarekiko loturek, identifikazioek eta era berean gatazkek eta hausturek duten lekuaz. Niaren sorrera eta garapena markatzen duten bi tasun funtsezkoenetakoak homosexualitatea eta idazkuntza dira Larremotzetik honetan. Espero den semea ez izateak, umetatik genero-espektatibak ez betetzeak eta homosexualitateak dakarren gatazka, batez ere aitarekikoa, interesatu zait bereziki liburuan. Aita hil beharra eta aldi berean hura maitatzen ikasi beharra hartu du gai Larretxeak eta sarri ageri da anbibalentzia hori liburuan, nahiz eta akaso atera zaiona baino zuku gehiago atera zekiokeen. Era berean, idazkuntza, literatura eta, oro har, artea bestelako komunitateekiko identifikaziorako bidea dira autobiografiagilearentzat.
Subjektuaren sorreraz, niaz, dihardu Larretxeak, baina baita gutasunaz ere. Izan ere, autobiografiak eite kolektiboagoa hartzen du maiz, haurtzaroaz edo gaztaroaz mintzatzeaz batera bere senideez, adiskideez, herrikideez mintzo denean idazlea. Amatxi Leonitak, Osaba Marcelinok, gurasoek, anaiak osatzen duten sarea apurka ematen du argitara egileak, pertsonaien bizi-atalak agertuz eta desagertuz doazen heinean. Giza paisaia askotariko horrekin batera Baztango paisaiak ere pisu handia du liburuan, Larretxearen aurreko poema-liburuan bezala. Madrildik autoan datorren egilearen begirada eskaintzen da, sorterri izandakoa paisaia gisa ikusten duen soako hein batean erromantikoa. Komunitatea arrotz zaion artistaren posiziotik mintzo da Larretxea, batzuetan harekiko maitasunez, bestetan murriztailea egiten den nagusitasun tonu batez.
Aizkoran jardutearekin alderatzen du maiz egileak idazketaren artea. Aizkorarekin egurrean irudiak eratzen diren bezala eratu nahi dituela hitzekin formak. Bada horretatik asko liburuan, nabarmena baita Larretxeak estiloari, hitzen hautapenari (Baztango lexiko eta egiturak barne) emandako garrantzia. Aitzitik, aldarrikatzen den aizkoraren zorroztasuna bota du irakurle honek faltan; estiloa hanpatua, puztua egin zait sarri, kasu batzuetan kontatzen denaren arruntasuna hitzez goratu nahi balitz bezala. Inpresioa ematen du subjektuak bere burua idazle gisa afirmatzeko jotzen duela estilo horretara; susmoa dut, haatik, ilundu, lausotu egiten dela horrela irakurketa, inoizka hitzen hondoan dagoena ikustea galerazteraino.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi