« Transmisioaren eztena | Guda, haurraren prismatik »
Galdeak eta baleak / Josetxo Azkona / Pamiela, 2014
61 urteko nerabe baten poesia Reyes Ilintxeta / Argia, 2014-08-03
Hauxe da idazle iruindar honen seigarren liburua. Itzultzailea lanbidez, irrati gizona zaletasunez, prosodia eta erretorikan maisu, irakurri eta entzun daitezkeen olerkiak egitea maite du Azkonak.
Aurreko lana Haikuen bilduma izan zen. Hura bukatutakoan oso bestelako poemak lantzeari ekin zion, agian Haiku japoniarren zurruntasunetik ihesean edo. Haietako batzuen bilduma da hau. Gai aunitzi buruzko gogoetak, poema bilakaturik: denboraren joana, heriotza, sexua, politika, gizartea, gaizkia, musika, haurtzaroa… gehienak ironiaz eta umorez berniztatuak.
Agian literaturazale jakintsuak esanen du olerki gehienetan pentsamenduak ongi harilkatuta eta errekurtso literarioz ongi hornituta agertu arren, hunkidura sortzeko gaitasuna ez dela orri guztietan neurri berean aurkitzen. Agian. Nik ere poema batzuk besteak baino gusturago irakurri ditut. Eta baten bat bukatu gabe utzi ere. Zergatik ez?
Baina gozatu egin dut eta burua ideiez betea gelditu zait. Testu ulergarriak dira eta benetako hezur-haragizko egile bat atzean dituztenak. Hori gustatzen zait.
Azpimarratzeko modukoak iduritu zaizkit batzuk: Iqbal Masiq, haur esklabuari buruzkoa, Piztien alde, gizakion izaeraz mintzo dena, Poltsikoak arakatzen garaiz esan ez ditugun gauzez ari zaiguna… eta bukaeran Xabier Lete, XL, handiari eskainitako lerroak. Eta oso dibertigarriak eta ausartak (ganberroak ez esateagatik) Harira ez datozen galdeak ataletan bildutako nerabe urtetsu honek pilatutako galderak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi