« 61 urteko nerabe baten poesia | Gure Jerusalem galdua »
Zerua gainbehera dator / Lorenza Mazzetti (Xabier Olarra / Fernando Rey) / Igela, 2012
Guda, haurraren prismatik Garbiñe Ubeda Goikoetxea / Argia, 2014-08-03
Fernando Rey eta Xabier Olarraren eskutik heldu zen Lorenza Mazzetti, 86 urteko zine-zuzendari eta idazle italiarra, Argiako orrialdeotara. Zerua gainbehera dator eleberri autobiografikoak adina, Igela argitaldariko kideei elkarrizketan esanak merezi dute arreta. Bere larruan bizi izandako tragedien mapa osatzeaz batera, narrazioa testuinguruan kokatzeko balio duelako, liburua idaztearen zergatiak eta gakoak azaltzen dizkigulako.
Haurraren ikuspegitik osatua da narrazioa, eta horrek ematen dio indarra, grazia eta tentsioa nobelari. Txunditu egiten du sarri bi neska protagonisten imajinarioak eta dotrinan ikasitakoari ematen dioten balioak. Baita maitasuna tengabe aipatu beharrak eta jendea horren arabera mailakatzeak ere.
Egileak berak esana, bere buruaz beste egitetik libratu zuen Zerua gainbehera dator idazteak. Emaitzak, ordea, terapiatik harago eraman zuen idazlea. Literarioki laudatua, Federico Fellini zine-zuzendariak, esaterako, gerraz sekula irakurritako libururik dibertigarriena zela aipatu zuen. Ororen gainetik, faxismoaren eta integrismo erlijiosoaren kontrako salaketa dela esan liteke.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez