« Freskura atseginean | Transmisioaren eztena »
Erraiak / Danele Sarriugarte / Elkar, 2014
Gozamena, pitzadurak eta galderak Lander Arretxea / Argia, 2014-08-03
Liburu bati gerta dakiokeen okerrena oharkabean igarotzea bada, tarteka irribarrea piztu, tarteka deseroso sentiarazi, tarteka nork bere burua gorrotarazten duen Danele Sarriugarteren eleberriak ez du inor epel utziko.
Bakarrizketa bizian, bikote haustura batek asaldatutako emakume gazte obsesiboak gordintasun osoz disekzionatu eta deseraikitzen ditu bere giza harreman eta kontraesanak —erraiak, azken finean—, halako zorroztasunez non irakurlea ere bere buruari aitortu (nahi) ez dizkion egia horiekin parez pare jartzen duen. Protagonistak sexuaz, botere-harremanez eta jokabide bakoitzaren atzeko zergati ezkutuez egindako gogoetak ziztagarri dira, eta aldi berean iradokitzaile.
Esaldi korapilatsu sarkastikoek narratzailearen izaera eta kontakizunarekin bat egiten dute irakurketa batere trabatu gabe. Are, erritmo biziko bakarrizketak eta hitz errenkada bakoitzaren indarrak begiak paragrafo batetik bestera eramaten ditu ia nahigabe, kontakizunaren egitura ez-lineala konturatzeke jarraitzen den naturaltasun berarekin.
Irakurle bati gerta dakiokeen onena liburu berberak gozamena, pitzadurak eta galderak eragitea bada, Erraiak da uda honetan irakurri behar zenukeena.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez