« Erresistentziaren etika | Gozamena, pitzadurak eta galderak »
Atlantidara biajia / Jokin Muñoz / Alberdania, 2000
Freskura atseginean Aritz Galarraga / Argia, 2014-08-03
Ez dakit nik zer dugun uda partean bidaiekin, urtean zehar egiten ez ditugunak denak egin nahi izaten ditugula. Baina fisikoki baino nahiago duenak bidaiatu liburuetan, urteko edozein sasoi zaio aldeko horretarako. Eta, udako gomendio, ez ote naizen ari proposatzen metabidaia bat. Ez, tituluak iradoki bezala, prezisamente Atlantidara. Ez, idazleak propio hala nahita, euskaldun askoren imajinarioaren baitako Erriberara —Valdorbatik barna—. Ez. Katalunia aldean soldadu egon direnek, bai; baina zerbitzu garaikideagoak egiten ditugunok ere ondo ezagutzen, eta ondo pairatzen dugun Castejonera baizik. Zehatzago amona zenaren etxe handira, paseoan. Zer eta korraleko tejabana azpian esertzeko goxo-goxo, gaueko freskura atseginean.
Mendizaleen ohitura hautsiz, Etxauritik eguerdian aterako da ni bidaiaria, lau egunen buruan besta egiteko. Bitartean gertatzen zaizkionak, eta bururatzen —bidaia oro baita, eta batez ere, barne-bidaia—, hobeto irakurleak berak deskubritzen baditu. Gauzatxo bat bakarrik: ez espero hemen kontzesio, erruki, miserikordiarik; bertako kontu guztiak, Jokin Muñozek idatziak dira.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi