kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Poeta katalan garaikideak / Askoren artean (Gerardo Markuleta) / Elkar, 2014

Fer-ne cinc cèntims Igor Estankona / Argia, 2014-07-27

Zaila da labur azaltzea katalan poesiaren XX. mende oparoak emandakoa. Gerardo Markuletak argazki bat dakar hemen Urrezko Bibliotekara, sakona eta ederra, hitzaurre labur baina baitezpadako batekin. Bertan azaltzen du antologoak Literatura Unibertsala bildumako “Poeta katalan garaikideak” (Ibaizabal, 1997) haren bigarren edizioa dela hau, diferentzia batekin; Vicent Andrés Estellésen “Goizean goiz heltzen diren kamioiak” poema bi balira bezala argitaratu ziren orduko hartan.

Poetak kanonari jarraituz ei daude hautatuak: Josep Carner, Carles Riba, J.V. Foix, Joan Salvat-Papasseit, Pere Quart, Salvador Espriu, Joan Vinyoli, Gabriel Ferrater eta Vicente Andrés Estellés. Bederatzi horietatik sei —Vinyoli, Ferrater eta Estellés izan ezik— José Batllóren Seis poetas catalanes antologian daude, 1969ko erreferentzia garrantzitsua.

Argitalpenak biziberritu egiten du beraz poesia anitz eta bikain hori, katalanez egina, XIX. mendean berdetu zena eta liburuan errepasatzen den XX. mendean loratu. Poeta hauek edaten dute korronte zabal batetik, modernismoak eta novecentismoak gidatutako Europako literatura handienetariko baten oinordekoak dira. Abangoardiak aberastu eta zelanbait berriro formulatu zuen lehen loraldiaren oinordekoak ere hemen daude irakurgai, Joan Salvat-Papasseitek erreibindikatu zuen biharamuna ageri baita liburuan. “Izan zaitezte poetak: harroak, ausartak, heroikoak eta, batez ere, egiatiak”.

Antzeko zer edo zer gertatu zaio Markuletari ere. Bere lanaren garrantziaz ohartua da itzultzaile fina, baina ez dio gozatzeari utzi nahi, ikasteari utzi nahi, egiati izateari utzi nahi. Horrela bada, poeten hautaketan kanonari kasu egin arren, poemei eurei itzulpen aske eta sentimentalaren finezia eman die, soiltasun eder hori, olerkari denak bakarrik jarri dezakeena, ez galtzeko jatorrizkoaren musika eta pultsua. Markuletak berak dio zenbait poeta katalan apailatzerakoan bere irizpideak ez zirela zurrun-zurrunak izan: “Ez nintzen unibertsitate irakaslea ez eta kritikari akademikoa, poeta eta itzultzailea baizik. Hitz bitan esateko, nik poema bilduma bat egin nahi nuen, ez poeta bilduma”. Pere Quartek laburbiltzen du antologiaren asmoa, XX. mendeko katalan poetena ere badena, lirikoa bezain nazionala, altua bezain lurtarra, letrekiko maitasun handiarena: “Ilara luzerik ez, mesedez:/ kasurik onenean,/ ni hiltzean,/ zuek, guzti-guztiok,/ onak zein gaiztoak, /ni hil ondoan bizirik iraundakoak izango zarete beste barik”.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak