« Zoriontsu izateko eskubidea | Barne-bidaia, begia lagun »
Ez zen diruagatik / Ana Jaka / Elkar, 2014
Bizitza prekarioak Ibon Egaña / Deia, 2014-07-05
Ematen du dirua, egoera sozioekonomikoarekiko kezka ari dela gure narratiba ere zipriztintzen, sarri egotzi izan zaion materialtasunari uko egiteko joera alboratuz hein batean. Aurten plazaratutako Malagonen eta Zalduaren ipuinetan edo Aranbarriren nobelan aurkituko du irakurleak kapitalismoaren krisiak kolpatutako pertsonaiarik. Dirua bere lehen nobelaren izenburura ekarri du Ana Jaka Garciak: Ez zen diruagatik. Baina izenburuak besterik iradoki lezakeen arren, krisiari buruzko edo arazo ekonomikoak dituen jendeari buruzko nobela baino, gizartearen eta jendeen prekarizazioa ezkutatzen ez den hondo bezala irudikatzen duen eleberria da.
Prekarietateaz ari zaigu Jaka eleberri honetan, baina hitzaren esangura askotarikoetan. Pertsonaia eta bizitza prekarioak irudikatu ditu, ziurgabetasun ekonomikoa bizi dutenak, baina baita hauskortasun emozionala ere. Bi-biak ditu, izan ere, gai nagusietakoak eleberriak, edo, zehatzago esanda, kapitalismoa aurreratuaren sasoiak dakarren bizitzaren eta jende arteko harremanen prekarizazioa, areago, eleberri honetan bezala, familia tradizionalaren sareetatik kanpo dauden gizon-emakumeen kasuan.
Narratzailea ere baden pertsonaia nagusi bat eraiki du Jakak eta eleberriaren erdigunean kokatu: Olga, 45 urteko emakumea. Emakume eszeptikoa da, bizitzaren aurrean jarrera pasiboa duena, desengainatua, inoiz ironikoa eta zabarra. Haren ingurura batu ditu egileak bigarren mailako pertsonaiak; Juantxo mutil-laguna, agertu bezala desagertzen dena, diru-eske gehienetan, Dani pisukidea, gaztetasuna eta bizitza dakarzkiona etxera, eta Mikel, erabaki beharreko atakan dagoena.
Egunen joan etorrian gertatutako jazoera eta istripu txiki eta ez hain txikiek baldintzatu, kolpatu eta eraldatuko dituzte pertsonaia nagusien arteko harremanak. Xantaiatik xamurtasunera, maitasunetik gorrotora, abandonutik itzulerara egiten dute, betiere hitz hanpaturik gabe. Apurka eta patxadaz doa Jaka pertsonaien eta bereziki Olgaren bilakaera azaltzen, zuri-beltzekoak bainoago grisak diren bizitzen kontaketan. Sinesgarria egiten da Olga, pertsonaia eta narratzaile gisa, anbibalentziak eta kontraesanak bistaratzen baititu (eszeptizismoaren eta sentitu nahiaren artean, adibidez). Ahots horrekin batera tartekatzen diren Monikaren pasarteak topikoagoak iruditu zaizkit, eta teknika bera ere nobelari ekarpen handiegirik egiten ez diona. Prosaren aldetik ere, eramaten du irakurlea Jakak, baina zenbaitetan desorekatua eta ertzak josi gabea begitandu zait, batzuetan traza poetikoa, metaforikoa hartzen baitu, pasarte ederrak onduz, eta beste batzuetan aldiz oso funtzionala.
Oro har, erritmoari eusten dio eleberriak, baina zenbaitetan gehiegi kontatzeko joera ez ote duen dut inpresioa. Eszena batzuk hasi eta buka ematen direla, alegia, eta beharbada elipsiari tarte handiagoa eskaintzeak irakurleari kontakizunean parte hartzeko aukera zabaltzeaz gain, erritmoa arinduko lukeela. Horregatik, Ana Jakaren estreinako eleberria irakurri ahala, ipuin luze gisa hobeto ez ote lukeen funtzionatuko etorri zait. Edonola ere, eskertu dut eleberriak sortzen duen atmosfera berezia, dekadentziaren eta esperantzaren arteko paisaia grisa eta orobat egungo bizitza prekarioak marrazteko trebetasuna.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez