« Neguko bidaiaria | Inoiz bukatzen ez den bidaia »
Mentura dugun artean / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2001
Literatura lanbide Javier Rojo / El Correo, 2002-09-18
Anjel Lertxundik narratzaile moduan egin duen lanagatik ez du inolako aurkezpen beharrik euskal irakurleen artean. Honetan, ordea, ez dator istorio bat kontatzera, zeren “Mentura dugun artean” saiakera baita. Bertan idazleak era pertsonal eta inpresionista batez (hau da: liburu hau ez da zerbait ikasteko eskuliburua) bere literaturaren etxeko sukaldeak nola funtzionatzen duen azaldu nahi du. Eta askotan gertatzen den bezala, erakusten digu idazlea idazle baino lehenago, irakurle dela. Are gehiago, liburu honek iradokitzen duenaren arabera, idazleak idazle baino irakurle izan nahiago lukeela aditzera ematen dela dirudi.
Izan ere, idaztea batzuetan sufritzea izan daiteke, baina irakurtzea beti da plazer bat. Ildo honetatik abiatuta, Lertxundik literaturarekin, orokorrean, eta euskal literaturarekin, bereziki, zerikusia duten zenbati arazo planteatzen ditu liburuan, hala nola euskal literaturak duen itzulpen-beharra, edota irakurle euskaldunen iruditerian baserriak betetzen duen tokia. Saiakera da idazlan hau, baina ez dago inolako oztoporik liburua narrazio bezala irakurtzeko. Izan ere, liburu bat idaztea edota irakurtzea, liburu horretan bertan kontatzen direnak bezain ekintza narratiboak izan baitaitezke.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi