« Olatuak behatzen | Gure taldea zure bizitza izan zitekeen »
Bulkada / Jon Benito / Susa, 2011
Barne-erabakiak Jose Luis Padron / Bilbao, 2011-05
Jon Benitok Bulkada (Susa, 2011) poema-liburua aurkeztu zuen orain dela hilabete batzuk. Komunikabideetan oihartzun dezentea eduki du, batean eta bestean agertu da, baina ez dut, presaka ibili gabe, liburuari dagokion gomendioa emateko aukera izan orain arte. Baina gustura hartu dut, betiko antzera, Jon Benitorena.
Nola ailegatu naiz ni honaino? galderari nolabait erantzuten hasten da Bulkada liburua, gauza errealekin, baina baita fikzioak ematen duen askatasunarekin. Emozioz, baina arrazionaltasunaz ere bai. Eta galdera horri erantzuten segika eta segika egiten duen bidaia ere bada, eta bidaia horren kontaketa, sorlekuan hasi, Zarauzko Azken Portuko kaleetan hain zuzen, eta etxean amaitzen den arte, kale haietan ibiltzen zen mutiko hura gaur egun den idazlean hain zuzen.
Etorkinei idazten die, familiari, aitaren herriari, aitari, amari, bidaia osoan zehar jarraitzen duen biluztasun ikaragarriaz. Hurrengo ataletan, kontzientzia politiko baten eraikitzea agertzen da, papereko lagunak, irakurle amorratu baita Jon Benito, barne-bideak, ihes egiteko lekuak, Londresera joaten denekoa, handik bueltatu eta bere barne-baitarako bidaia hasten da eta amaitzen du gaur egun den idazlean lurra hartzen, gaur den idazle berri horretan alegia.
Bulkada liburua bidaia hori da, zerbaiten bilaketa eta buelta, baina bi kontu dira hor nabarmendu beharrekoak: batetik, ideia bera, hau da, Jon Benitoren bidaia, bere bizitzaren bidaia, eta bestetik, bidaia hori kontatzeko moduan egin duen ahalegina, ausardiaz, zintzotasunaz eta biluztasunaz egin baitu.
Dena dela, Jon Benitorentzat bere burua janztea bezalako zerbait izan da guk biluztasuna hitzaz esplikatu nahi dugun hori bera, Bulkada liburuak aukera eman baitio berak bere burua nahi bezala aurkezteko, istorio bat bere begietatik kontatzeko, Jon Benito ezagutzen ez duena, “modu ofizial” batean ezagutu dezan. Aingurak erreketan (Susa, 2001) bere lehen liburu haren ezberdina baita Bulkada hau, motibazio hori ere baduelako, liburua bera egiteko asmoetan, idazleak literatura bizitzeko moduan edota liburua idazteko formetan.
Jon Benitok dio gustura utzi duen zerbait egin duela, bete egin duen zerbait alegia. Nik, dudarik gabe, gustura hartu dut, betiko liluraz, Jon Benitorena.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui